|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Google Wave proiektuaren aurrerapena aurkeztu du Googlek© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-05-29 ¦ 10:57 ¦ internetGaratzen ari diren produktu baten aurrerapena aurkeztu zuen atzo Googlek Kaliforniako konferentzia batean: Google Wave. Uhin edo olatua. Produktua bera barik, hura zer izango den azaldu dute, eta hortaz, bigarren mailako iritziak daude oraingoz sarean. Irakurri dugun definizioetako baten arabera, zera litzateke: "e-posta orain asmatu behar izan balitz, honelako zerbait egingo genuke." Alegia, elkarren arteko komunikaziorako, e-posta baino aberatsagoa den ingurune bat, honako ezaugarrien arteko nahasketa bat dirudiena:
Adibide irudietatik, horra bat:
Dexenteko indarra jarri du Googlek ekimen honetan ikusten denez. Produktua amaitu gabe dagoen arren, baliabide mordoa prest izan dituzte atzoko aurkezpenerako. Horra esteka sorta:
Erantzunak#1. Re: Google Wave proiektuaren aurrerapena aurkeztu du GooglekMikel ¦ 2009-05-29 ¦ 22:50Facebook-ekin lehiatzeko izango al da? Google-ek duen indarra egundokoa da eta hori lor dezake, ea zer gertatzen den ateratzen dutenean. Bestalde, 4000 HTC mugikor oparitu zituztela atzo Google-ek hitzaldira gerturatu ziren lagunen artean. Eta bide batez, ba al dakizue atzo Microsoft-ek bere bilatzaile berria, Bing, aurkeztu zuela? Erantzun (klik zabaltzeko)ItxiFacebook bidez erantzun |
Albiste gehiagointernet gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|