|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Zaldieroaren letra tipoa instalatu zure ordenagailuan© cc-by-sa Zaldieroa ¦ 2009-05-28 ¦ 08:52 ¦ teknologiaInterneteko zerbitzu bat ezagutu nuen lehengoan Sustaturen bidez. Funtsean zure letrarekin tipografia berri bat emateko aukera ematen zizuten (10 euro ordainduta). Nire lanerako baliagarria delakoan Zaldieroatipoa sortu nuen. Norbaitek erabili nahi badu hementxe du eskura.
Ez dago oso ongi garatua baina graziosoa suertatzen da teklatuan pikatu eta zure letrarekin pantailan idaztea eta zinten zuzenketak egiteko oso ongi dago. Fitxategia: zaldieroa.zip
Zaldieroaren letratipoa agertuko da aplikazioetan erabiltzeko. zaldieroafont.zip 11KB (11520 byte) Erantzunak#1. Re: Zaldieroaren letra tipoa instalatu zure ordenagailuanSustatu ¦ 2009-05-28 ¦ 09:18Eskerrik asko Zaldieroa.
Tranpa txiki bat: baimenarekin ekarri ditugu Zaldieroaren hitzak eta letratipoa bere blogetik hona. Bere azalpenetan Mac batean nola instalatu esplikatzeraino iritsi da marrazkilaria: geuk osatu dizkiogu Windows eta Ubunturako jarraibideak. Instalatu eta probatu! #2. Re: Zaldieroaren letra tipoa instalatu zure ordenagailuanJoseba ¦ 2009-05-28 ¦ 10:42Mila Esker guztioi! #3. Re: Zaldieroaren letra tipoa instalatu zure ordenagailuanedorta ¦ 2009-05-28 ¦ 11:43Tahoma, Verdana, Garamond......ALAPORAI!!! #4. Re: Zaldieroaren letra tipoa instalatu zure ordenagailuaniturrizar ¦ 2009-05-28 ¦ 12:23Ikusi dudanez sustatukoak hasi dira zure letrak 'osatzen', "!" gehituz. #5. Re: Zaldieroaren letra tipoa instalatu zure ordenagailuanJozulin ¦ 2009-05-28 ¦ 12:37Euskalcomicsans! Ikusiko ditugu Txosten eta Emendakin potolo eta serioak Zaldieroafont(TM) erabiliz!? ;-) #6. Karaktere bereziak Zaldieroaren letra tipoanSustatu ¦ 2009-05-28 ¦ 12:52Iturrizar: ez, Sustatuk ez du ezer osatu. ! zeinua berez dator letra tipoan. Probak egin ditugu, eta bai, diakritikoak ez daude, baina beste karaktere berezi batzuk bai. Diakritikoetan Ņņ faltan botatzen da, dena den. Ezin *andereņo edo Beņat* idatzi! Horra adibide batzuk irudian:
Bestalde, ^ zeinu zirkunflexua eta edozein tekla sakatuta, Zaldieroaren sinadura berezi bat irteten dela ikusi dugu. Behintzat emaitza hau lortu dugu Windows ingurunean OpenOffice Write aplikazioarekin:
#8. letratipoa ez dago ongi garatua, barkatu!!Zaldieroa ¦ 2009-05-28 ¦ 14:55Blogean idatzi nuen bada: letratipoa ez dago oso ongi garatua. Egia esan letratipoa egiteko prozedimentua nahiko itxua da, ezin dezakezu zuzenketarik egin. Nire asmoa, dena den, letratipoa hobetzea da, hortarako nire Mac-ean Windows jarri beharko dut eta Windows-erako bakarrik egin duten aplikazio txatxu bat erabili beharko dut. #9. Re: Zaldieroaren letra tipoa instalatu zure ordenagailuansapi ¦ 2009-05-30 ¦ 23:15Zaldieroarena eskuratua, nire beste heroiaren letrarekin tartekatuko dut, calvin eta Hobbes-enarekin, alegia. #10. Re: Zaldieroaren letra tipoa instalatu zure ordenagailuansukram ¦ 2009-05-31 ¦ 18:56Beta bertsio hau oso ondo dago, g minuskula ederra da. Bertsio garatuaren zai. milesker zaldieroa. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoteknologia gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|