|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Vasconia eta Euzkadi markak Mexikon© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-08-30 ¦ 11:19 ¦ wtfEuskal izeneko markak badaude Mexikon. Euzkadi, adibidez, gurpilen fabrikatzaile bat da.
Elastikoetarako, laranja barik, Euzkadi honen kolorea zilarra da, ikusten denez.
Vasconia, berriz, sukaldeko tresnen egilea da.
Hauen produktu bat, zitrikoei zukua ateratzekoa, komentagai izan zen Microsiervos webgunean, konnotazio genitalak omen zituelako. Weno, tira, faborez! euzkadi2.jpg 34KB (34827 byte) Erantzunak#1. Re: Vasconia eta Euzkadi markak Mexikonjosu ¦ 2010-08-30 ¦ 13:45Eta Mexiko Hirian bada "Euzkaro" izeneko hiribide bat eta bertan dagoen metrobus geltokia ere (logoa fabrika bat da eta, nik uste, fabrika baten izenetik datorkio). #2. Aurrera MexikonItziMex ¦ 2010-08-30 ¦ 15:03Eta Aurrera supermerkatu ospetsuak: Bodega Aurrera ... #3. Re: Vasconia eta Euzkadi markak Mexikonl.k. ¦ 2010-08-30 ¦ 15:57Alex de la Iglesiaren "Perdita Durango" filman gurpil horietako bat ikusten zen segundu batez edo. Protagonisten kamioneta gelditzen zen momentu batean gurpilean primeran irakur zitekeen. Bere garaian zuzendari bilbotar honen begi keinu bat zela pentsatu nuen... #4. Re: Vasconia eta Euzkadi markak MexikonJoseba ¦ 2010-08-30 ¦ 16:37Euzkadi gurpilena "Airbag" filman ere agertu zen, lehendakari beltz bat ikurriņadun autotik ateratzen den zatitxoan. txantxa itxura zuen ordea baina, egiazkoak dira, bai. Continental gurpilgilearena da marka hori. #5. Re: Vasconia eta Euzkadi markak MexikonJulen Aseginolaza ¦ 2010-08-30 ¦ 22:53Malcolm Lowryren "Under the Vulcano" nobelako pasarte batean, amaiera aldean, argi elektrikozko letrero bat ageri da, "Euzkadi" dioena. Marka horretako pneumatikoen propaganda egiten duen letreroa, antza denez. #6. Re: Vasconia eta Euzkadi markak Mexikonpatxi lurra ¦ 2010-09-02 ¦ 17:34Horreri buruz Xabier Gantzarainek be idatzi dau lehengo egunean egunkarian. Inspirazino handikoa begitandu jatan artikulua, ederra benetan. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
WTF: Weno, Tira, Faborez!What The Fuck?! da WTF ingelesez, baina euskaraz backronimo batekin berrizendatu dugu: Weno, Tira, Faborez! Interneteko eguneroko saltsa diren zentzugabekeria horiek...
Atal honen zaindariak dira: Zuen ekarpenetarako, #weno markatu Twiterren edo hona idatzi: wtf@sustatu.com Albiste gehiagowtf gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|