|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskarazetamol: hizkuntzarekin "jarrita" gaudenean© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-05-26 ¦ 08:18 ¦ antzerkiaEz Dok Hiru antzerkilari bikoteak Euskarazetamol lana estreinatuko du ekainaren 2an Bilboko Kafe Antzokian. Euskera Sencilloaren Manifiestoa eta Larruaizetara lanetan bezala, Patxo Telleria eta Mikel Martinezen trufarako motiboa (eta antzerkirako tresna) euskara bera izango dela dirudi.
Honela aurkezten du lana Ez Dok Hiru-k bere webgunean: Aurreko bi ikuskizunak publikoaren gustukoak izan direnez (honek ez du publikoaren gustoa toki onean ipintzen, baina tira, zer egingo diogu) beldur ginen azkenengo honekin espektatibak beteko ez ote genituzkeen, badakizue publikoa ze tikismikisa den kalitatearen kontu horrekin. Bi aukera genituen: gure talentuaz fidatzea ala dopajeaz baliatzea. Azkenean zentzu ona gailendu zen, eta pilulak aukeratu genituen. Baina ez kezkatu, kontrolatzen dugu. Guk, hau, nahi dugunean uzten dugu. Eta primeran ari gara, topera, flipatzen. Ikusiko duzue zer egiteko gai garen gure hizkuntzarekin jarrita gaudenean. Patxo Telleriak idatzi du obra, Jokin Oregi da zuzendaria eta musika Josu Zabalarena da. euskarazetamol.jpg 54KB (56141 byte) |
Albiste gehiagoantzerkia gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|