Itzuli orri nagusira Bidali hau

Gmail euskaraz azkenean!

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-05-25 ¦ 12:24 ¦ internet

Peio Arreitu Tolon blogari Mutrikuarrari esker konturatu gara Gmail , Googleren eposta zerbitzua euskaraz dagoela. Aspaldi egin zuen itzulpena boluntario talde batek, baina orain arte ez zegoen aukera hori aktibatuta. Ezin jakin noiztik dagoen aukera hori. Albiste on bat astelehenean. Eskerrik asko Peio!

Erref.: Gmail euskaraz azkenean! (www.atxukale.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Gmail euskaraz, albistea prentsaurreko barik

ptx ¦ 2009-05-25 ¦ 12:45

Twitter bidez ohartarazi gaitu Arkaitz Zubiagak , eta Tolonen mezua zekarren loturetan. Kontua da, albiste garrantzitsua dela guretzat, euskaldun erabiltzaileontzat. Eta garrantzitsuagoa, albistea prentsaurreko barik jakin dugula.

Baina albiste izango ote da hedabideetan?

Aipatuko al dute Euskadi Irratian edo Berrian?

Patxi Baztarrikak prentsa oharrik egiteke, albiste bihur daiteke?

Hedabideak eta Internet jardunaldiak antolatzen dituztenek, orain daukate kotoizko beste froga bat. Ikusiko dugu. Ea iturriak zein diren EFE agentzia ala euskal blogak.

#2. Re: Gmail euskaraz azkenean!

JGabiMark ¦ 2009-05-25 ¦ 12:54

Eskohitzako blog komunitateko "Libre eta euskaldun" blogean Gmail euskaraz nola jarri azaltzen du Ibaiek. hemen

#3. Re: Gmail euskaraz azkenean!

Sustatu ¦ 2009-05-25 ¦ 13:02

Eskerrik asko JGabiMark. Bai, oso ondo daude Ibai Oihangurenen jarraibideak, eta badirudi gainera atzo konturatu zela berrikuntzaz.

Gaztelaniatik nola konfiguratu azaltzen du. Berdina da interfazea ingelesez edo frantsesez baduzu; menu aukeretan urrats hauei jarraitu:

  • Settings > General > Language > Gmail display language
  • Paramètres > Général > Langue > Langue d’affichage de Gmai

Bestalde, pantaila irudia bidali digu Tolonek eta hura itsatsi dugu. Baina Ibai Oihangurenen blogean dituzue beste irudi batzuk, pertsonalizatutako Gmail euskaratu batenak.

#4. Re: Gmail euskaraz azkenean!

Mikel ¦ 2009-05-25 ¦ 14:21

Alde txar bakarra dauka euskaraz jartzeak: Gmailen baziren lotura batzuk Google-en egutegira edota Dokumentuetara. Orain galdu egin dira lotura horiek (baita beste batzuk ere).

#5. Re: Gmail euskaraz azkenean!

bisigu ¦ 2009-05-25 ¦ 15:13

EITBren orrian agertzen da albistea, erakunde horren eta Googleren akordio baten ondorio, omen. Han azaltzen denez GROUPS ere euskaratua dago, baina nik ez dut euskaraz ikusten.
Bestetik, lastima (lotsagarri) da EITBren atarian bertan gauza asko erdaraz agertu beharra, hala nola iruzkinak egiteko interface-a, bideoak eta audioak ikusteko player-aren argibide oharrak...

#6. Re: Gmail euskaraz azkenean!

Iñaki+g ¦ 2009-05-25 ¦ 15:53

Albiste hona da, dudarik gabe, baina oraindik ere erdibidean da. Mikelek aipatzen duen moduan esteka batzuk desagertu egin dira. Bestalde gmail euskaraz jartzeak google aplikazio guztietan (euskaratuta daudenak) euskarazko interfazea ezartzea dakar, eta bilaketetan adibidez horrek zenbait ezaugarriren galera dakar, esaterako bilaketen emaitzak berrordenatzeko aukera hori.

Hala ere esan bezala, aurrerapauso bat da!

#7. Protesta ekimena Twitterren

Sustatu ¦ 2009-05-25 ¦ 16:13

EITBren bertsioaren aurkako kanpaina sortu da Twitterren. EiTBk publikatu duenez, GMail euskaraz egotea beraiek egindako akordioari esker da:

Lotsagabe Twitterren

#8. Re: Gmail euskaraz azkenean!

Mikel ¦ 2009-05-25 ¦ 20:33

Euskaraz dauden aplikazioetara bakarrik dago lotura. Aurkitu dudan soluzioa (nabigatzaileko gustukoeenetan gordetzeaz gain): Firefox nabigatzailearen helbidean "google docs" edota "google calendar" idaztea. Nahiago hori egitea berriz ere ingelesez jartzea baino.

#9. Re: Gmail euskaraz azkenean!

La Vane ¦ 2009-05-26 ¦ 19:34

Ez gara enteratzen, tios, Google da "el gigante informatico" eta berak itzuli du euskarara: "Google traduce el Gmail al euskera". Eta gainera HPS, EITB eta Expressive enpresaren laguntzaz, nahiz eta empresa especializada vizcaína honen webean euskararik ez den ageri.
Ez gara enteratzen, tios, elcorreoespañolek esaten duena, da. Eta bestea, ez da.

http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/20090526/sociedad/google-traduce-gmail-euskera-20090526.html

#10. Re: Gmail euskaraz azkenean!

us ¦ 2009-05-28 ¦ 18:02

#4 Mikel, nik ere zure antzean google-en docs atalera sarbidea faltan bota nuen gmail euskaraz jartzean, batean eta bestean begiratu ostean, ezarpenen orrian, Labs ataleko "Google Dokumentuak gadgeta" gaituta lortu nuen dokumentuak gmail-eko orri nagusiko leihatilatxo batean bistaratzea. Ez da berdina baina niri gutxienez lagungarri egiten zait.

#11. Re: Gmail euskaraz azkenean!

Xabi Rico ¦ 2009-09-02 ¦ 09:58















Oso ondo euskaraz dukagu gmail. Horrela daukat nik ere. Baina www.gmail.com-era sartu eta gazteleraz agertzen da lehenengo orria. Ez al dago euskaratuta?













o

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz