Itzuli orri nagusira Bidali hau

Facebook-en boterea: Iranen debekatua

© cc-by-sa  Komunikasten ¦ 2009-05-25 ¦ 08:10 ¦ sare-sozialak

Nazioarteko sare sozial honek izugarrizko zabalkundea du jada. Obamak erabil zuenez gero, munduan zehar politika egiteko erabiltzen da. Gaur Le Monde-n Iraneko hauteskundeak izan baino egun batzuk lehenago Facebookek Iranen sarrera mugatu duela irakurri dut.

Publizitatea

Orain dela hilabete batzuk Iraneko agintariek Facebook debekatu zuten, Orkut-ekin batera. Orkut googlelen sare soziala da eta Iranen asko erabiltzen dute gazteek. Era berean, bestelako sare sozialak debekatuta daude herrialdean, hala nola MySpace, YouTube eta Flickr.

Antza, alderdi politikoak kanpaina egiten ari dira Facebooken bidez.

Ez dira bakarrak, aurretik Estatu Batuetan presidentzialetarako egindako kanpainarako oso eraginkorra izan zen Facebooken erabilpena. Horri buruzko hitzaldia emango du Rahaf Harfoushek ekainaren 2an Donostiako Kursaalean. *Wikinomics: How Mass Collaboration Changes Everything* nazioarteko best-sellerrerako ikerkuntza koordinatzailea izan zen eta maiatzean *Yes We Did* liburua kaleratuko du, Obamaren online komunikazio kanpainan oinarritua.

Erantzunak

#1. Re: Facebook-en boterea: Iranen debekatua

X10 ¦ 2009-05-25 ¦ 12:52

Facebook-en baldintzen arabera Iran-etik ezin da beraien sarea erabili. "4 Registration and Account Security" attalaren barruan hau agertzen da "3. You will not use Facebook if you are located in a country embargoed by the U.S., or are on the U.S. Treasury Department's list of Specially Designated Nationals. "

Iran mugatutako herrialde horietako bat da, Cuba eta beste asko bezala.

Iranen lagunak ditut eta debeku horiek existitu arren Facebook, YouTube eta Flickr erabiltzeko bideak aurkitzen dituzte (egia esan ez dakit nola, debekua ekiditzeko softwarea existitzen omen da). Sarri komunikatzen naiz beraiekin eta hauteskundeak direla eta Facebook-eko chat-arekin zailtasunak badituzte ere beste guztia arazorik gabe erabiltzen jarraitzen dute.

#2. gaur bai Facebook Iranen debekatua

x10 ¦ 2009-06-13 ¦ 21:57

Gaur bai blokeatu dituztela (gobernuak) Facebook eta bestelakoak Iranen, bertakoek tarteka zirrikuren bat edo beste aurkitzen duten arren.

Itxuraz han ere putxerazoa egon da eta istiluak ugaritzen hari dira.

Ea hori erakusten duen bideo bat jasotzea lortzen dudan.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz