|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet AP-1 autobideak ibilbide berriak sortuko ote ditu?© cc-by-sa EZDAKITNORK ¦ 2009-05-25 ¦ 07:20 ¦ garraiobideakAsteburuan zabaldu dute AP-1 autobidearen azken zatia. Baina kilometro, denbora eta peaje berriei begiratuz ez dirudi panorama asko aldatuko denik. N-1-aren alternatiba ote den zalantza. Aldaketa gehien DebagoieneanAldaketa nabariena Debagoienean sentituko dute zalantzarik gabe. Bailara eta Araba lotzeko ibilbidea asko hobetu da Arlabango zatia zabaldu zenetik. Poltsikoan ere nabarituko dute egunero bidea egin behar dutenek, Arrasate-Gasteiz tarteak 4 Euroko kostua izango bait du. Debabarrenetik ere hobekuntza handia da, 30 minututan egin ahal izango bait da Gasteiz-Eibar ibilbidea (45 minutu Eibar eta Gasteizko hiriguneetan sartu behar baldin badugu). 20 minutu inguruko hobekuntza da hori. Ibilbide berriakGipuzkoatik orokorrean A-8-aren alboko herrietan nabarituko da aldaketa, orain arte N-1 erabiltzen zuten askok A-8 eta AP-1 erabiliko bait dute Gasteizera joan edo Gasteiztik etortzeko. Google Maps erabiliz zenbait kalkulu azkar egin ditugu.
BidesariakHala ere, gauza bat da denbora eta beste bat ordaindu beharko diren bidesariak, eta seguruenez askok nahiago izango dute denbora eta arrisku gehiago jasan, eta merkeago ibili. Izan ere ia 10 Euro kostatuko da Gasteiz-Donostia ibilbidea AP-1 autobidea erabiltzen bada. Eibartik-Gasteizera 6 Euro kostatuko da bidesaria. Goiena.net-ek argitaratu ditu bidesarien taulak. Logikarik ote du aukera bat hain garestia izateak eta besteak doakoa? Zergatik mantentzen (eta sakontzen) dira eskualdeen arteko desberdintasun hauek? N-1-aren ardatzean bizi direnak beti izan dute errepide horren inguruko kexa trafiko eta segurtasun aldetik, baina ez dirudi autobide berriak arazo hau asko konponduko duenik. Aldiz, Gipuzkoako mendebaldekoek autobide guztiak ordaintzen jarraitu beharko dute. Erantzunak#1. men, debalde ?Joseba Barandiaran ¦ 2009-05-25 ¦ 21:22gipuzkoako iparralde eta mendebaldeak pairatzen duen egoera erlatiboa eta men nola egiten dion horri, harrigarria da. errepideak egin eta mantentzea ez da debalde, berdin N-1 edo AP-1 izan. hortaz, biak hala biak kobratu beharko lirateke, nire ustez, ekitateagatik eta trafikoa bera ere, alternatiba ezberdinen artean egoki banatu dadin. #2. Zergatik N1 doan edo Sakanako autobidea, eta A8 ordainduzFelipe ¦ 2009-05-26 ¦ 17:50Gaur egun indarrean dagoen sistema oso injustoa iruditzen zait. Urteetan A8 erabiltzeko beste aukerarik ez dutenei ikarragarrizko kostua ekarri die. Zarauztik Donostiara joateko adibidez. Baina Tolosatik Donostiara joateko, jangoikuak makiltxo batekin ikutuak Tolosarrak, doan egingo dut bidalia betidanik eta betirako. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagogarraiobideak gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|