|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskal Herriko I. Talo Txapelketa© cc-by-sa Landare Elkartea ¦ 2009-05-16 ¦ 08:30 ¦ gastronomiaOreretako Landare Elkarteak Euskal Herriko Talo Txapelketa antolatu du 1000 euroko sariarekin. Maiatzaren 23an izango da Talo Txapelketa Oreretako Zumardian. Edonorko har dezake parte, izena maiatzaren 20a baino lehen emanez gero. On egin! Gehienez 30 partehartzaile izango direnez, 5 partehartzailetako taldeak osatuko dira eta 6 txandatan banatuko. Taldeak zozketa bidez aterako dira txapelketa hasi baino 30 minutu lehenago. Taloa egiteko material eta osagaiakPartehartzaile bakoitzari emango zaio:
Tabla partehartzaileak berak ekarri behar du Taloa egiteko denborak eta aukerakTalde bakoitzak 10 minutu izango ditu taloak egiteko eta epaimahaia dastaketa egiten ari den bitartean hurrengo taldeak ekingo dio lanari. Partehartzaileek egin behar dutena: Talo hutsa egin behar dute, inolako gehigarririk gabe. Informazio gehiagoDetaile guztiak hemen, eta izena emateko eta gehiago jakiteko idatzi Posta elektroniko honetara: oreretalandare(a bildua) hotmail.com Erantzunak#1. Re: Euskal Herriko I. Talo TxapelketaEdorta Agirre ¦ 2009-05-16 ¦ 20:23Poztu egingo gara, biziki poztu ere, festaz festa ibilki, talo lodi erdi-gordin geza astunagatik lau euro kentzen digutenei mono edo oligopolioa kentzen badiezue. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagogastronomia gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|