Itzuli orri nagusira Bidali hau

Niñotas Hembrita (Onintza Enbeita), "Donosita" efektuaren azken biktima

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-05-12 ¦ 09:58 ¦ masai-ikastaroa

Joxe Rojasek aurkitu ditu Deia.com-en edizio digitalean. Besteak beste, la versolari **Niñotas Hembrita (Onintza Enbeitaz ari da), Urdo Arista eta Niké Amonarais** telebista aurkezleak. Europa Press prentsa agentziak banatu zuen ohar bat dela uste dugu, hemen ere aurkitu dugu testua osorik. Uste dugu Donosita efektua dela kulpantea.

Publizitatea

Uste dugu Microsoft Word-ek egiten duen zuzenketa automatikoaren kontua dela. Donosita efektua, alegia.

Donostia ikusten duenean Word-ek, Microsoften programak joera du, autozuzenketako aukera batzuk aktibatuz gero, haren ordez Donosita idazteko. Horrela zuzendutako testuak nonnahi ageri dira gero, Googlen bilaketa egiteak demostratzen duen bezala.

ninotas2.PNG 36KB (37765 byte)

Erantzunak

#1. LEHIAKETA

Niñotas Hembrita ¦ 2009-05-12 ¦ 10:35

Nire ekarpenak

Llana Vergara = Yannick Vergara
Joaquín Acalle= Jokin Lacalle

Ea nork aurkitzen dituen akats gehien testu osoan zehar!

#2. Re: Niñotas Hembrita (Onintza Enbeita), "Donosita" efektuaren azken biktima

Niké Amonarais ¦ 2009-05-12 ¦ 11:24

Gorka Bereziartuak ere idatzi du horri buruz, oso era xelebrean.

http://argia.com/erredakzio-mahaia/gorka-bereziartua/2009/05/12/izenak-gaizki-jarri-eta-izorratu-artikulu-bat/

#3. Re: LEHIAKETA

Axi ¦ 2009-05-12 ¦ 13:09

África=Afrika
ATBM Rumba=ATOM Rhumba
DJ Machala=DJ Makala
Fugan=Sugan
Cauta=Kauta
Joseba Ola Garay=Joseba Olagaray

#4. Re: Niñotas Hembrita (Onintza Enbeita), "Donosita" efektuaren azken biktima

3k ¦ 2009-05-12 ¦ 13:17

Essen beltsy Esne Beltza izango da, ezta?

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Masai Ikastaroa

Kaleko kartel batean ikusia behin: masai ikastaroa. Ez, ez zen Afrikako hizkuntza edo ohitura bat ikasteko, igurtzilaritza baizik. Atal honetan, euskararen agerpen publikoetan ikusitako disparateak bilduko ditugu.

Tankera honetako bitxikeria gehiago:

Zuen ekarpenak: masai@sustatu.com

 

 Nabigatu euskaraz