Itzuli orri nagusira Bidali hau

Parrandako argazkiak, Interneten biharamunean

© cc-by-sa  Josu Mendicute ¦ 2009-05-15 ¦ 08:36 ¦ sare-sozialak

Aro digital honetan gauza arrunt bilakatu da gazteek parrandetara argazki kamerak eramatea, argazki horiek Tuenti, Facebook, Fotolog eta abarretan partekatzeko. Edonor izan daiteke argazkilari, edo argazkigile. Fenomeno horrekin batera jaio dira parrandetako argazkiak sareratzen dituzten webguneak. Gure inguruan ezagunena, Tillate.

Publizitatea

Tillate.com argazkilari amateurretaz baliatzen da astebururo jai ezberdinetako argazki erreportajeak egiteko. Argazkilariek doan egiten dute lan, eta behartuta daude hilero erreportaje kopuru bat egitera. Trukean, jai horietara doan sartzea da jasotzen duten ordaina.

Antzeko ekimenak jaiotzen ari dira nonnahi, bakoitzak bere estiloa jarraituta, baina funtsa asko aldatu gabe: parranda batera argazkilari bat bidali eta biharamunean argazkiak publikatzea. Adibidez wethinkexperience.com. Eibarko Sanandresetan antzeko zerbait egin genuen.

tilla5.jpg 53KB (55029 byte)

Erantzunak

#1. Re: Parrandako argazkiak, Interneten biharamunean

nineu ¦ 2009-05-15 ¦ 14:11

Txo, josu, gitxienez ondo kopiau. tiLLLate.com da... Ingelesez "berandura arte" esan gura dau.

Bada halako beste webgune bat ai ama izenekoa: aiamaweb.com

#2. Re: Parrandako argazkiak, Interneten biharamunean

Josu Mendicute ¦ 2009-05-15 ¦ 20:13

1. Bai, Till Late da, eta hori aipatzea ondo zegokeen artikuluan. Eskerrik asko.
2. Lehen aldiz tillate.com ikusi nuen, eta horrela funtzionatzen du batzutan memoriak. tillate.com eta tilllate.com, biek funtzionatzen dute. Konprobatu.
3. Aiamaweb ez dut aipatu, horri buruzko artikulu desberdin bat egitekotan nengoelako... edo ekimen horren sustatzaileetako batek idatziko duelako (hori egiteko eskatu diot). Aipatu ez baldin badut, izan da AiAma webgune bat baino askoz gehiago delako.

Eskerrik asko, zuzeu. Agur bero bat.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz