|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Pio Baroja zentsuratu du Circulo de Lectores argitaletxeak?© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-05-11 ¦ 07:39 ¦ liburuakIbon Portilloren arabera, Pio Barojaren Pais Vasco liburua Nafarroa eta Iparraldeari dagozkien kapitulurik gabe etorri zaio Circulo de Lectores-etik. Kasualitatez gabonetan liburuaren bi edizio jaso ditu eta azken horri kapitulu horiek falta zitzaizkion. Erref.: Pio Baroja zentsuratu du Circulo de Lectores argitaletxeak? (euskalherria.indymedia.org) Erantzunak#1. Re: Pio Baroja zentsuratu du Circulo de Lectores argitaletxeak?Joxe Aranzabal ¦ 2009-05-11 ¦ 08:28Bai. Orain lau bat urte Bernardo Atxagak ere gauza bera salatu zuen Lekuak izeneko liburuan, oker ez banago. #2. Sarean aurrera eta atzeraSustatu ¦ 2009-05-11 ¦ 09:13Eskerrik asko Joxe! Arrazoia. Bilaketa sakonago bat eginda, duela 2 urte ere gaia sarean zebilela ikusi ahal izan dugu: "La editorial Círculo de Lectores elimina capítulos sobre Navarra e Iparralde en un libro de Pío Baroja":http://www.nodo50.org/tortuga/La-editorial-Circulo-de-Lectores #3. Re: Pio Baroja zentsuratu du Circulo de Lectores argitaletxeak?Bixente Serrano Izko ¦ 2009-05-11 ¦ 10:31Bai, bigarren aldia da. Lehenbiziko hartan mezu bat bidali nien Circulokoei horren kontra eta erantzun zidaten, gutxi gora behera, haien asmoa ez zela izan ez Pio Barojaren obra hori argitaratzea, ez, hortaz, hari zentsurarik egitea. Haien proiektua zela erkidego autonomo bakoitzari ale bat ematea eta idazle batzuen lanaz baliatzea; kasu honetan, bada, Pio Barojaren idazkiak hautatu ei zituzten, EAEri zegozkionak, eta hori denez instituzionalki eta konstituzionalki "País Vasco", ba, tira... Argi dago iruzur literario bat dela, Pio Barojaren "El País Vasco" obra osoa izanen balitz bezala eskaintzen digutelako, oso errespetu gutxi adierazten bai egilearekin bai irakurleokin. #4. Re: Pio Baroja zentsuratu du Circulo de Lectores argitaletxeak?Gorka Bereziartua ¦ 2009-05-11 ¦ 10:52Alberto Barandiaranek ere hitz egin zuen gai honetaz duela bi urte edo Berrian... Antza aspaldi samar zikiratu zuen liburua Destino argitaletxeak, 1972an, eta edizio hori berrargitaratuko zuen Circulok. Txalapartak liburuaren edizio dotore bat argitaratu zuen duela bizpahiru urte, eta Euskal Herri osoa agertzen da, originalean bezala; "akatsa" zuzenduta, alegia. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoliburuak gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|