Teknologia albisteak

IRI Eleaniztasunerako enpresen elkartea sortu da

Erabiltzailearen aurpegia
Iberba Euskara Zerbitzua
2009-05-09 : 12:05

Maiatzaren 7an, Bartzelonan, IRI Eleaniztasunerako enpresa elkartea aurkeztu da. Enpresa eta erakundeek bezeroekin dituzten komunikazioetan Estatuko hizkuntza ofizialak sartzen laguntzeko sortu da IRI Eleaniztasuna.

Aurkezpena Euskal Etxea Kultur Zentroan egin da eta bertan elkarte hau osatzen duten hiru enpresetako ordezkariek hartu dute parte: Reversoko Antón Lado (Galizia), I-més-eko Toni Martinez (Valentzia) eta Iberbako Patxi Alaña (Euskal Herria).

Hiru enpresa hauek urteak daramatzate arlo sozioekonomikoaren arloan, hizkuntza hauen garapenean laguntzen, bakoitza bere hizkuntz esparruan. Elkartzeko eta estatu mailan euren zerbitzuak eskaintzeko arrazoia hauxe izan da: enpresei zerbitzuak lau hizkuntzetan eskaintzeko lana erraztea eta hobeto laguntzea. Izan ere gero eta gehiago dira haien bezeroekin harreman hobeagoa lortzeko asmoz, ahoz eta idatzizko komunikazioetan katalanera, galiziera eta euskara erabiltzen dituzten enpresak.

Lan hau bideratzeko, IRI Eleaniztasunak arreta eleanitzarekin zerikusia duten zerbitzu mota guztiak eskaintzen ditu, plataforma bakar batetik: hizkuntz diagnostikoak, sustapen planak, prestakuntza, itzulpengintza, aholkularitza orokorra, diru laguntzen kudeaketa, terminologia teknikoa… IRI Elkartean 100 bezero baino gehiago atenditzen duten 25 langilek egiten dute lan.

Gainera, harreman sozio-ekonomikoetan hizkuntza ofizialen erabilera eta sustapena bermatzen dituzten legeak asko dagoela hartu behar da kontuan. Lau hizkuntzok erabiltzeak, gure enpresen erabiltzaileekin ditugun komunikazioak hobetzen laguntzeaz gain, maila ofiziala duten estatuko beste hiru hizkuntzak babesten dituzten legeekin bat etortzea da ere.

Bestetik, asturiera-bablea eta aragoiera hizkuntzetan ere zerbitzuak eskaintzen ditu IRIk.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago