|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Patxi Lopezen karguaren zina© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-05-07 ¦ 12:03 ¦ politikaFormula berria erabili du Patxi Lopezek, espero bezala, gaur Lehendakari karguaren zina egiterakoan. Baina jatorrian, Jose Antonio Agirrenearen aldagai bat da. Eusko lurraren gainean zutunik, zuok hiritarren ordezkarien aurrean, Gernikako arbolaren azpian, asaben gomutaz, Legearen errespetuz, nire agintea ondo betetzea agintzen dut. EITBren albistean zutonik irakurri dugu, baina errorea izango delakoan gaude. Eguneraketa: beste errorea Lopezek egindakoa, Asaben gomutaz barik, asaben gomatuz esan izana, mezu honen erantzunetan komentagai. Erref.: Patxi Lopezen karguaren zina (www.eitb.com) Erantzunak#2. Re: Patxi Lopezen karguaren zinaPlaza ¦ 2009-05-07 ¦ 13:30Hitz egitean hanka sartu du. #3. Re: Patxi Lopezen karguaren zinaiturrizar ¦ 2009-05-07 ¦ 13:51'zutunik' bai, baina 'gomutaz' esan beharrean 'gomataz' esan du. #4. Re: Patxi Lopezen karguaren zinaJabier ¦ 2009-05-07 ¦ 14:15"...nire AGINTEA ondo betetzea AGINTZEN dut" hori ere ez da, esateko, euskal oratoriaren gailurra. #5. Re: Patxi Lopezen karguaren zinaimnl ¦ 2009-05-07 ¦ 14:46"gomataz" ez, "gomatuz" esan duela iruditu zait niri #6. Re: Patxi Lopezen karguaren zinatz ¦ 2009-05-07 ¦ 15:30eitb.com-en helbidean bideoa bi hizkuntzatan: #7. Re: Patxi Lopezen karguaren zinaProfilaktikoa ¦ 2009-05-07 ¦ 16:39Zutunik esan du, bai. Baina gero "gomatuz" perpetratu du. Alegia: Arantza Quirogarekiko aurreneko krisia sortu du! #8. Gomatuz, eta zer?Elton ¦ 2009-05-08 ¦ 00:24Egia, asaben "gomatuz" esan du Lopezek, bai. Baina Quirogak atsegin handiz hartu ditu Patxiren hitzak ... #9. Re: Patxi Lopezen karguaren zinagorkaazk ¦ 2009-05-08 ¦ 05:16Gaur bukatu omen da trantzisioa Espainian, Pastorrek esana. Lehendakariak Coroa gazteleraz eta Konstituzioa euskaraz aipatu baina Jaungoikua aipatu bez! Jexux, Maria eta Josef! (Asko jan ta beti gose!) #10. Patxi eta Arquimidesen printzipioJosu ¦ 2009-05-10 ¦ 00:01Erantzun (klik zabaltzeko)ItxiFacebook bidez erantzun |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|