Itzuli orri nagusira Bidali hau

Android eta pintxoak

© cc-by-sa  Orome ¦ 2009-05-08 ¦ 11:26 ¦ gastronomia

Googlek pintxoak erabiltzen ditu Android erakusteko! Android mugikortasun plataforma berriak bere erabilera azaltzeko eta trukotxo berriak erakusteko blog bat dauka ingeleraz. Eta hantxe aurkitu ditut pintxoak.

Publizitatea

Azkenengo sarreran, posta elektronikoari buruz hitzegiten dagoenan, eta bere testua irudiekin laguntzeko, jateko plana proposatzen du. Jateko menua pintxoak dira!

Googleplex-en pintxoak jaten dira ala?

pintxoAndroid.jpg 32KB (33282 byte)

Erantzunak

#1. Pintxo jatetxea Googleren egoitzan

Sustatu ¦ 2009-05-08 ¦ 12:30

Bai, Orome. Googleplex deritzon Googleren egoitzan pintxoak jaten dira, Pintxo deritzon jatetxeetako batean. Langile eta bisitarientzat doan da jana Googleplex-en eta jatetxe tematiko bat baino gehiago dago. Horietako bat da Pintxo. Ez horrenbeste euskal sukaldaritzagatik, mokadu txikietan emateagatik jana du izena horrela. Kontatu genuen behin Sustatun.


Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Liz Lawley, Mamamusings

Liz Lawleyen argazki libre honetan oharrak daude jaki desberdinen gainean.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz