|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Hedabideak etorkizunean, biharko prentsa eta Internet© cc-by-sa EKT ¦ 2009-05-22 ¦ 09:54 ¦ hedabideakHedabideak etorkizunean, biharko prentsa eta Internet jardunaldia antolatu du EKT Euskarazko Komunikazio taldeak. Eguna: maiatzak 22, ostirala. Lekua: Martin Ugalde Kultur Parkean (Andoain). Eguneraketa: Jardunaldiaren eguna da gaur, eta portadara ekarri dugu kontu hau. Egitaraua: 10:00etan. Sarrera: Martxelo Otamendi (Berriako zuzendaria). 10:15ean Hitzaldiak:
12:00etan mahai-ingurua: Nola egokitu eskaintza XXI. mende hasierarako errealitate eta beharretara?
Izen ematea doan da, baina maitzak 20a baino lehen egin behar da komunika@berria.info helbidean edo 943 304 030 telefonoan. Erantzunak#1. Re: Hedabideak etorkizunean, biharko prentsa eta InternetEneko Astigarraga ¦ 2009-05-06 ¦ 18:42Hara, AEBetako Senatuak EKT-k eta beste askok duten kezka berdina du. Gaur bertan, "The Future of Journalism. Communications, Technology, and the Internet" izenburua duen saio bat dago Senatuan . Beharbada ikuspegi apur bat zabalagoarekin. Aspalditik kezkatuta daude AEB-n sektorean ematen ari diren kaleratzeekin eta abar. Capitolioan honako hauek aurkeztuko dute gaur bere iritzia:
Ez da lehen eztabaida, hona hemen beste bat: A New Age for Newspapers: Diversity of Voices, Competition and the Internet .pdf-ak eskuragarri daude #2. Re: Hedabideak etorkizunean, biharko prentsa eta InternetEneko ¦ 2009-05-07 ¦ 15:54Aipatutako saioari sarrera ematen, John Kerry senatariaren "The Future of Journalism" hitzaldia hemen . Twitter, Craigslist, YouTube, Facebook edo Googleren indarra aipatzen #3. Hedabideak etorkizunean, hemen gaudeSustatu ¦ 2009-05-22 ¦ 09:56Jardunaldi honetan gaude. Twitter bidez agian emango dugu zerbait hemen: http://twitter.com/sustatu Berriak zuzenean emango du bideo-irudia berria.info-ko azalean. 10.00etan da hastekoa hau. #4. Re: Hedabideak etorkizunean, biharko prentsa eta InternetSustatu ¦ 2009-05-27 ¦ 16:29Jardunaldi honek eman zuena, zenbait laburpenetan sarean:
#5. Re: Hedabideak etorkizunean, biharko prentsa eta InternetRamon ¦ 2009-05-27 ¦ 17:55Hizkuntza gutxituen eta komunikazio molde berrien inguruko ikastaro interesgarria dago Ekainean Donostian. Aitor Zuberogoitia, besteak beste, han izango da: Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohedabideak gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|