|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Inbestidura saioa zuzenean Berria.info-ri esker© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-05-05 ¦ 14:51 ¦ zuzeneanSustatun bertan zuzeneko emanaldi batzuekin egin genuen bezala, Berria.info ere Lehendakariaren inbestidura saioko zuzeneko jarraipena egiten ari da gaur Twitter eta CoverItLive tresnak erabiliz. Berri-emaile nagusia, Pello Urzelai kazetaria Twitter bidez Legebiltzarretik bertatik. Partehartzeko, Twitter bidez #inbestidura gakoa erabilita. Edo lehiatilan dagoen kutxa erabiliz. Berria.info-ren baimenarekin itsatsi dugu jarraipeneko leihoa hemen. Han ere badago, informazio osagarriarekin. Lehendakarigaiek eman dituzte goizez beren hitzaldiak, eta saioak 15.30etan jarraituko du. Bozketa eta hautatzea 20.00ak aldera izan daiteke, edo beranduago, eta amaierara arte irekita jarraituko du zuzeneko saio honek- |
Albiste gehiagozuzenean gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|