Itzuli orri nagusira Bidali hau

Lessigen ideien film dokumentala: RIP, A Remix Manifesto

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-05-22 ¦ 10:12 ¦ copyleft

Lawrence Lessig abokatuak (Creative Commons-en sortzaileak) Remix hitzaldi sorta eta liburua egin izan ditu azken bi urteotan, copyright legeen absurdoa salatzeko, eta kriminalizazioaren amaiera eskatzeko. Hitzaldi horietako bat Euskal Herrian izan zen. Orain, film dokumentala egin dute.

Publizitatea

ITunes-en erosi daiteke filma, eta beste bide batzuetatik ere bai. Baina deskarga libreen bidez ere banatuko da, eta dagoeneko The Pirate Bay-n dago filma. Hola jaisten dutenei, borondatea emateko eskatzen zaie.

Webgune ofiziala, Ripremix.com

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea