|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Apurtu.org itxi dute© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-04-25 ¦ 09:08 ¦ politikaLegez kanporatutako ezker abertzalearen ildoko webgune bat, Apurtu.org, itxi egin dute aste honetan Apurtu Telebista bideo kanala aurkeztu ondoren. Telebista ekimen horren berri jakitean, Vocento taldeko ABC egunkariak gogor ekin du egun hauetan Apurtu.org-en aurka, eta orain webgunea desagertu egin da. Gara-k dio "blokeatu egin dutela", nork blokeatu duen azaldu gabe. Eta ABCk dio Apurturen bultzatzaileek beraiek kendu dutela webgunea saretik. Apurtu Berriak ekimeneko bideoak, dena den, Youtube-n daude oraindik. Horra azkena, hain zuzen ere zentsuraren aurkakoa (Nafarroako liburutegi batzuetako kasua, agindu politikoengatik Berria eta Gara erosteari utzi dioten liburutegiena): Apurtu.org eta Apurtu Berriak bideo-ekimena "Nafarroako Amnistiaren Alde eta Errepresioaren aurkako ekimen" gisa egon izan da sarean bideoak eta informazioak ekoizten, 2007. urtetik. Bideoak, beraz, hasieratik izan dituzte, baina orain webgunean integratuago zeuden, ez Youtube-n integratuak, horixe zen Apurtu TB-ren nobedadea, ABCk eskandalu handiz detektaturikoa. ABC-ko informazioak: Gara-n, itxieraren berri, Zabaldu.com-en jasoa eta Erantzunak#1. Legezk kanporatutako ezker abertzalearen ildoa, horra horptx ¦ 2009-04-25 ¦ 09:23Jamaika ikusteko! Ez da desagertu antza. Apurtu.org definitzeko, kazetaritza espezializatuaren (etologiaren) antza daukaten hitzok irekitzen dute albistea. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|