|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Kanpo kaiak izango duen itxura aurkeztu du Pasaiako Portuakxuriken ¦ 2009-04-22 ¦ 19:08 ¦ garraiobideakPasaiako Portuak kanpo kaiak izango duen irudia aurkeztu du gaur. PasaiaECOport izango du izena eta Erref.: Kanpo kaiak izango duen itxura aurkeztu du Pasaiako Portuak (www.puertopasajes.net) Erantzunak#1. Ekoportuari orain Ecoport deritzoLuistxo ¦ 2009-04-23 ¦ 08:44Iaz eko-portua saldu nahi ziguten, eta izenak eman zuen zeresanik. Orain ikusten dut, zuzendu dutela eta ez dela jada Eko-portua baizik eta Ecoport. Oso interesgarria bideoan ikusten den Gipuzkoa 2.0 hau. Probintziaren modifikazio geografikoa. Hobetzeko eta zabaltzeko, noski. #2. Ekoportua eta besteSustatu ¦ 2009-04-23 ¦ 08:49Iaz Pasaiako ekoportu honen inguruan ere egon zen iruzkinik Sustatun. Pare bat lagunek beren irudi propioak sortu zituzten, Eko-Donostia proiektua eta Donostiako ipar eko-ingurabidea.
Pasaiako proiektuak ere banatu ditu bere irudiak, ez txantxa asmoarekin noski, eta Oarsoaldeko Hitzak jaso ditu sarean. #3. PNV, PSOE: ba al dakizue LIC/BGL-ak zer diren, zertarako diren?Antton Alberdi ¦ 2009-04-23 ¦ 10:00PNV, PSOE: ba al dakizue LIC/BGL-ak zer diren, zertarako diren? #4. Re: Kanpo kaiak izango duen itxura aurkeztu du Pasaiako PortuakSustatu ¦ 2009-04-23 ¦ 10:31Antton Alberdik dioen txosten hori ikusteko, hemen duzue: #5. Re: Kanpo kaiak izango duen itxura aurkeztu du Pasaiako Portuakasier ¦ 2009-04-23 ¦ 10:41Hori da hori astakeria. Europako Batasunaren arabera Jaizkibelgo labarrak babestu beharra omen dago, eta guk portu erraldoia egingo bertan. #6. Re: Kanpo kaiak izango duen itxura aurkeztu du Pasaiako Portuakjaizkibel ¦ 2009-04-25 ¦ 14:24izugarria bideoa, izutzekoa! negar egiteko jarri dioten musika hori litzake gauza on bakarra, lotsa, pena eta nazkaz negar egitea ez baitago besterik irudi horiek ikusita! jaizkibel bizirik!! #7. Re: Kanpo kaiak izango duen itxura aurkeztu du Pasaiako Portuakizengabea ¦ 2009-06-10 ¦ 20:43Zer da hau ... Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagogarraiobideak gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|