|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Eguraldia eta mapak, irrati parodia© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-04-22 ¦ 12:18 ¦ eguraldiaPostontzian jaso dugu erdarazko parodia hau mp3 formatuan. Eguraldi iragarpena Radio Euskadin, Patxi Lopezek lehendakari denean EITBn ezarriko omen duen eguraldi maparen muga berrien arabera. Iruditu zaigu ahotsak ondo imitatzen duela Radio Euskadiko esatarien doinua. Eguneraketa, asteazkena: Normala aurrekoa iruditzea, jakin baitugu Radio Euskadin egina dela parodia. Eguneraketa, asteazkena: Jakin dugunez, Radio Euskadiko Graffiti programan duten Parlabarato izeneko tartean (umorezko hamar bat minutu), Roberto Mosok eta Mikel Ibaņezek asmatu zutela parodia hau. Lokuzioa Cristina Ardantza kazetariarena da. Audio pieza lortzeko, Euskaltuben dago. Erantzunak#1. Re: Eguraldia eta mapak, irrati parodiaImanol ¦ 2009-04-21 ¦ 12:32Esango nuke ahotsa Radio Euskadiren promozioetarako erabiltzen den berbera dela, ez? Ez ote da bertan egindakoa? #2. Re: Eguraldia eta mapak, irrati parodiaMarkos Gimeno ¦ 2009-04-22 ¦ 00:53Ahots hori ez dut, bada, "la jungla sonora"-n entzun? #3. Re: Eguraldia eta mapak, irrati parodiaSustatu ¦ 2009-04-22 ¦ 12:29Bai, lagunok, Radio Euskadikoa dirudi, bertan egina delako. Jakin dugunean eguneratu dugu albistea. #4. Re: Eguraldia eta mapak, irrati parodiaLuis Gandul ¦ 2009-04-23 ¦ 00:03Urduri al daude EITBn? Badirudi Patxi Lopez agintean egotearen ondoririk larriena hedabide publikoan gertatuko dena izango dela. #5. Re: Eguraldia eta mapak, irrati parodiaImanol ¦ 2009-04-23 ¦ 00:53Tartean-tartean egiten dira oposaketak EITBn, laster egingo da bat irratietarako. Gertatzen dena da, ez direla Osakidetzaren makro oposaketak bezalakoak, postuak tantaka ateratzen dira zoritxarrez. #6. Re: Eguraldia eta mapak, irrati parodiaLuis ¦ 2009-04-23 ¦ 14:54Danak ez... badakit asko praktikak eginda sartu direla, eta badakit asko kazetari onak,e ta are pertsona hobeak direla... #7. Re: Eguraldia eta mapak, irrati parodiaImanol ¦ 2009-04-24 ¦ 13:18Oposaketen deialdia egiteke dago, baina uda aurretik izan beharko luke. Hiruzpalau postu besterik ez dira. Eta irekia da, hala ulertuta daukat behintzat. #8. Re: Eguraldia eta mapak, irrati parodiaLuis ¦ 2009-04-30 ¦ 16:41Baina enpresa publikoetan da arazoa... finean, enpresa pribatuetan jabeek erabakiko dute nor hartu eta nor ez, beti ere ondorioak ere beraientzat izango direlarik. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoeguraldia gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|