|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet AP-1 autopistaren zati berria astelehenean zabalduko daTagzania ¦ 2009-04-03 ¦ 08:29 ¦ garraiobideakEskoriatzatik Luku arteko zatia da astelehenean zabalduko dena, guztira 10 bat kilometro, eta Debagoienetik Gasteizerako bidea 10 minutuan egiteko aukera emango du. Gatzagako herritarrei azkenean bakea emango diete gora eta behera dabiltzan autoek! Agozibarko zubia Mapa egiteko erabili dugu bisitaGoienako kazetariekin batera (eskerrik asko!) izan dugu inaugurazioa baino astebete lehenago bisita egiteko aukera. GPSa eraman genuen eta horri esker eguneratu ahal izan dugu autobidearen mapa berria OpenStreetMap proiektuan. Euskal Herriko tunelik luzeenaZubi eta tunel, ez dago ia besterik. Aipatzekoa da Isuskitzako tunela, hemendik aurrera Euskal Herriko tunelik luzeena izango dena bere 3377 metroekin (luzeera teorikoa da hau, errealitatean metro batzuk gehiago omen ditu). Hau da 3377 metro dituen tunel hori. Auto barrutik ez dirudi hain handia, baina oinez zoazela dimentsioetaz konturatu eta zirrara sentitzen duzu gorputzean. Tunelean, 300 metrotik behin beste norantzako tunelerako pasabidea dago. Guztira 3 pasabide autoentzat eta 8 oinezkoentzat. Suhiltzaileentzat ere ur hornikuntza sistema dago norabide guztietan bikoiztuta. Argindarra sortzeko ere tresneria bertan dago emerjentzia kasuetarako. Lurraldeen arteko muga tunel barruan pasatzen da. Alde batetik sartzean Gipuzkoa da eta bestetik Araba. Tunelaren 1300 metro Arabako lurretan daude eta 2000 metro Gipuzkoan. Oraindik azken detaileak bukatzen daudenez, kamioi eta furgonetak ikusten dira han eta hemen, eta ez pentsa gidatzeko norantzak errespetatzen direnik! Norma horiek inaugurazio osterako gordetzen dira. ;-) Gelditzen den zatia udarakoAutobide zati hau bukatuta, gelditzen dena (Arrasatetik Eskoriatza artekoa) uda aldean zabalduko omen da. Ordurarte, doan izango da zati hau. Informazio gehiago
Erantzunak#1. Euskaraz, LukuJakue ¦ 2009-04-03 ¦ 14:49"Eskoriatzatik Luko arteko..." #3. Re: AP-1 autopistaren zati berria astelehenean zabalduko dajoseba ¦ 2009-04-03 ¦ 21:28Tunel Herria bihurtuko gara, bistan denez. Tunelak eta zubi erraldoiak eta, hori, oraindik AHTrenak ikusi ez ditugunik. gruyere gazta baten antza izango du gureak baina Gatzagako herriak eskertuko duela suposatzen dut, bai. #4. Luco, Luku ala Luko?Gari Araolaza ¦ 2009-04-06 ¦ 08:39Kaixo, Nik ere "Luku" zela uste nuen, baina artikulua idazterakoan inguruko karteletan Luko zegoela buruan sartuta neukan. Asteburu honetan handik pasatu naizenez, argazkia atera nion kartelari, eta horixe jartzen du: LUKO. Nori egin behar diogu kasu?
#5. Re: AP-1 autopistaren zati berria astelehenean zabalduko daJGabiMark ¦ 2009-04-06 ¦ 09:25Nik uste nauen LUKU zala euskeraz ta LUKO gazteleraz. Baina antza danez bixak daz euskeraz ondo ta LUCO da gazteleraz. #6. Re: AP-1 autopistaren zati berria astelehenean zabalduko daJGabiMark ¦ 2009-04-06 ¦ 09:28Ez barkatu, euskeraz LUKU da ta ofizialki LUKO. Baina izen ofizial hori... gazteleraz dala emuten dau... baina Kz Caz biherrien. #7. Re: AP-1 autopistaren zati berria astelehenean zabalduko daLutz Long ¦ 2009-04-06 ¦ 13:07Euskaltzaindiko Izendegian LUKU jartzen du euskarazko forma arautu gisa. Errepideetako seinaleetan jartzen duenari kasu egiten hasiko bagina... #8. Re: AP-1 autopistaren zati berria astelehenean zabalduko daibai ¦ 2009-04-06 ¦ 18:57Errepideko seinaleetan jartzen duenari kasu eginda, Bilbao izango zen... #9. Bilbo/BilbaoAntton Alberdi ¦ 2009-04-23 ¦ 12:10Bilbo/Bilbao ez omen dago horren argi... ferminek berak ere ez zuen horren garbi: beti izango dugu bilbao. hala ere, bigarren zatian, eta guretzat: beti izango da bilbo. #10. Re: AP-1 autopistaren zati berria astelehenean zabalduko daAitor ¦ 2009-04-23 ¦ 12:56Sopela/Sopelana Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagogarraiobideak gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|