Teknologia albisteak
2

Consumer Eroskik badu bere "Big Picture"

Erabiltzailearen aurpegia
Irati Jimenez, Consumer Eroski
2009-04-07 : 14:04

Boston Globe egunkariak irudiak tamaina dexentean aurkezteko modu bikaina erabiltzen du Big Picture deituriko atalean. Consumer Eroski kontsumitzaileentzako aldizkariak diseinu bera erabiltzen hasi berri da argazkiez osatutako erreportaiak plazaratzeko. Emaitza ikusgarria da. Hona hemen argitaraturiko lehenengo laurak:

Erantzunak

xa2
2009-04-07 : 15:34

Zein lizentzia dute argazkiek?

Jabi
2009-04-07 : 20:31

Bai, ikusgarriak dira argazkiak. Banda zabalari esker horrelakoak ikus ditzakegu eta ideia ona izan du Consumerrek. Lizentziari dagokionez, webgunearen lege oharrean hau ageri da hitzez hitz:


"Web honetan sartzen den erabiltzaileak ezin ditzake aipatutako elementu horiek kopiatu, eraldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, plazaratu, laga edo saldu, ezta, era berean, eskuratutako informazioan oinarrituriko produktu edo zerbitzu berririk sortu ere, jatorria aipatu gabe.


Baimentzen den bakarra elementu horiek ikusi eta baliatzeko kargatzea, erabilera komertzialetik at; hori, ezin pasa dakieke hirugarrengo gizaki edo erakundeei".


Lehen paragrafotik, puntuen faltan eta komez banatutako erabileren zerrendaren amaieran objetu zuzena datorrenez ("jatorria aipatu gabe"), ulertzen dut hori eginez gero (aipatuz gero) aurretik zerrendatutako guztia egin litekeela da.


Bigarrenean zehazten denez, erabileraren bigarren baldintza ez komertziala izatea da.


Tira, hori nire interpretazioa da, ez baita batere testu argia. Egongo da erdarazko bertsio bat akaso baina ez dut irakurri, ez baitut irakurri nahi.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago