Itzuli orri nagusira Bidali hau

Encarta-ren iritzia euskararen gainean

Borja Ariztimuño López ¦ 2009-03-23 ¦ 08:53 ¦ hizkuntza

Microsoft-ek apailatutako Encarta entziklopediak euskararen inguruko topiko gutxiesle bat errepikatzen du: abstrakziorako gaitasunik ez duen hizkuntza dela. The Wall Street Journal-eko artikulu hartan bezalatsu. ENCARTA entziklopedia: Rousseau-k burua altxa baleza... Zer demontre dute euskararen aurka?

Publizitatea

ZER:

"The Basque vocabulary contains no original words for abstract concepts and no words for tools or utensils brought into use in modern times. To designate such objects the Basques employ a Latin, French, or Spanish word with a Basque ending. For example, the word fork (French fourchette) becomes fourchetta in Basque."

  1. Agian furtxeta iparraldeko hizkeretan erabiliko dute, nik behinik behin "tenedore" esaten diot, eta ingelesek "fork", nik españoletik hartu dut, eta haiek frantses zaharretik. Zer uste dute baina?
  2. Zer adibide mota da hori¿?? Eta nondik atera dute kontzeptu abstraktuen zorakeria hori?

Honek gogora dakarkit Wall Street Journal-eko beste hura: "Airport, science, Renaissance, democracy, government, and independence, for example, are all newly minted words with no roots in traditional Euskera: aireportu, zientzia, errenazimentu, demokrazia, gobernu, independentzia."

Jakina, airport, science, Renaissance, democracy etab. ingeles hitz jator-jatorrak dira, betikoak; izan ere, latinak eta grekoak hartatik mailegatu zituzten...

NON:

http://encarta.msn.com/encyclopedia_761555389/basque_language.html

ERRUDUNAK:

Contributed By: James F. Shearer, M.A. Late Professor Emeritus of Spanish, Columbia University.

How to cite this article: "Basque Language," Microsoft® Encarta® Online Encyclopedia 2008 http://encarta.msn.com © 1997-2008 Microsoft Corporation. All Rights Reserved.

Ba al beste da modurik hau salatzeko??

Erantzunak

#1. Re: Encarta-ren iritzia euskararen gainean

Karlos del Olmo ¦ 2009-03-23 ¦ 10:00

Gaztelaniazko bertsioa hobea (edo) da: http://es.encarta.msn.com/encyclopedia_761555389/Lengua_vasca.html

#2. Microsoft eta euskara

Luistxo Fernandez ¦ 2009-03-23 ¦ 11:00

Berriki, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS), Katalunia, Galizia eta Balereetako erakunde parekideekin batera, saria eman zion Microsofti, Espainiako Estatuan hizkuntza aniztasunare alde egindako lanagatik.

Suposatzen dut loturak badaudela HPSren eta Microsoften artean, eta horietatik gogora dakieekeela MSkoei Encartan argitaratu dutena gezurra izateaz gain, euskararentzako gutxiespena dela.

Patxi Baztarrika sailburuordeak erantzun zion The Wall Street Journali 2007an artikulu hura argitaratu zenean. Edozein modutan, kasua desberdina da, ze euskararen eskastasun linguistikoaz aparte, Inkisizioa eta ustezko inposaketa salatzen zituen The Wall Street Journalek orduan, eta gai horiei erantzun zien Baztarrikak, hizkuntzalaritza kontuetan sartu barik.

#3. Re: Encarta-ren iritzia euskararen gainean

Ekhi ¦ 2009-03-23 ¦ 12:11

artikulu honen kopia aurkitu dut beste interneteko ataka batean:

http://www.history.com/encyclopedia.do?articleId=202367

#4. Re: Encarta-ren iritzia euskararen gainean

Sustatu ¦ 2009-03-23 ¦ 13:56

Encartakoan Encarta eta Microsoften egile eskubideak aldarrikatzen dira, baina Ekhik dakarkigun esteka horretan beste copyright hau aipatzen da:

An article from Funk & Wagnalls® New Encyclopedia. © 2006 World Almanac Education Group. A WRC Media Company. All rights reserved. Except as otherwise permitted by written agreement, uses of the work inconsistent with U.S. and applicable foreign copyright and related laws are prohibited.

Twitter bidez Encartari ingelesez nola erantzun dakiokeen idatzi digu batek:

since the Basque vocabulary contains no original words for abstract concepts I'll tell you in plain English: Encarta, suck my dick.

#5. Re: Encarta-ren iritzia euskararen gainean

Ricardo Gómez ¦ 2009-03-23 ¦ 14:19

>"Eta nondik atera dute kontzeptu abstraktuen zorakeria hori?" Espainiako lelo askoren leloa da, tradizio luzekoa. Hala ere, XIX. mendeko hizkuntzalaritzaren korronte batean ditu sustraiak, hizkuntzalaritza naturalista izenekoan (euskalaritzaren barruan, Vinson izan zen haren ordezkari nagusia, gero Unamunok jarraitua). Pentsamolde horren arabera, eta asko laburtuz, hizkuntza isolatzaileek (txinera, kasu) eta aglutinatzaileek (euskara) ez dute balio gizarte modernoetan erabiltzeko. Horien ordez, hizkuntza analitikoak (frantsesa, alemana, ingelesa...) dira egokiak. Baina halako pitxiak botatzen dituztenak ez dakitena (ala bai?) hauxe da: beste nonbait idatzi nuen bezala, ikuspegi hori Europako ideia arrazistei oinarri intelektuala ematen saiatu ziren teoria linguistiko berdinetatik sortu zen.

#6. Re: Encarta-ren iritzia euskararen gainean

Mikel ¦ 2009-03-23 ¦ 15:17

Salatzeko modua izan daiteke bere horretan uztea Encartakoa, adibide gisa zein balio eskaseko entziklopedia den. Eta horren ondoan, Wikipedia bultzatu, bereziki euskarazko Wikipedia baina baita kontribuitu gure herriari buruz idazten direnak beste Wikipedia batzuetan. Adibidez, euskararen ingurukoa ingelesezko Wikipedian. Hor ere ez da falta polemikarako motiborik (Veleiari buruz, adibidez), baina elkarlanaren emaitza askoz hobea da.

Microsoft entziklopedista? bai zera!

#7. Re: Encarta-ren iritzia euskararen gainean

Amonamantangorri ¦ 2009-03-24 ¦ 00:27

Eta noiztik X%&'|ª da furtxeta/tenedore/sardeska adigai abstraktu bat? Niri "kaiku" eta "partikula-azeleragailu" bezain konkretua iruditzen zait.

#8. Re: Encarta-ren iritzia euskararen gainean

Ibon ¦ 2009-03-31 ¦ 09:39

Microsoftek Encarta itxiko duela iragarri du:
http://tr.im/i1zx
Dolurik ez.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea