Itzuli orri nagusira Bidali hau

Lehen Joomla!kafea Bilbon

hack.in#badakigu ¦ 2009-03-10 ¦ 08:23 ¦ informatika

Hack.in#badakigu informatika aske elkarteak Bilbon burutuko den Joomla!kafea antolatu du apirilaren 18an. Non burutuko dugun ez badakigu ere datorren astean bi tabernekin berba egitera joango gara. Hortaz datorren asterako taberna eta ordua zarratuta izango ditugu.

Publizitatea

Bilbon burutzen diren lehen Joomla!kafea egingo dugu, beraz badakizue, animatu eta parte hartu.

Tabernak wifia izango du eta gure proiektuak aurkezteko aukera paregabea izango da.

Zer da Joomla kafea?

  • Joomla komunitateak sortzen dituen ekimenak dira
  • Bertan Joomlaren inguruko proiektuez berba egiten da
  • Bakoitzak ditugun proiektu propioak komentatu eta beste guztien ekarpenak laguntza modura balio digu
  • Euskal Herrian Joomla inguruan lan egiten ari garen jendea elkar ezagutzen dugu
  • Ideiak elkarbanatzeko leku bat

Zer eraman behar da?

  • Eramangarria (nahi izatekotan)
  • Umore ona
  • Elkarbanatzeko gogoa
  • Kafea ordaintzeko dirua

Zenbat balio du?

  • Doakoa da

Aurkeztuko diren proiektuen artean Joomla! euskaratzeko proiektua izango da, orain arte itzulpena Santurtziko Euskaltegiak eramaten bazuen ere hilabete batzuk direla Joseba Martosek eta nik neuk eramaten hasi ginen, kolaboratzaileak bilatzeko momentu aproposa ikusten dugu beste alde batetik proiektuaren nondik norakoak aurkezteko ere.

Komunitateko aurkezpena: hemen

Hack.in#badakigu webguneko aurkezpena: hemen

Erantzunak

#1. Re: Lehen Joomla!kafea Bilbon

Keopx ¦ 2009-03-10 ¦ 09:40

Data zein da 11an edo 18an. Data bat jartzen duzue baina irudian beste data bat dakar.

#2. Re: Lehen Joomla!kafea Bilbon

Dabid Martinez ¦ 2009-03-10 ¦ 11:30

Kepox aupa, arrazoi guztia duzu, barkatu erreta, nire arazoa izan da azken orduko data aldaketa bat egon delako.

Data Apirilaren 18a (zapatua) da, irudi berriztatua hemen aurki dezakezue:

http://hackinbadakigu.net/images/banners/joomlakafea.jpg

Mila esker eta barkatu eragozpenak :(

#3. Joomla!kafea apirilaren 18an izango da

Sustatu ¦ 2009-03-10 ¦ 11:34

Goiko bi lagun hauek aipaturiko nahasmendua zuzendu dugu. Orain irudi zuzena da ageri dena, apirilaren 18an izango da ekitaldi hau.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea