Itzuli orri nagusira Bidali hau

Haizetearen triskantzak Donostiako kaleetan

Luistxo ¦ 2009-03-05 ¦ 18:18 ¦ eguraldia

Zaborrontziak dantzan kaleetan, zuhaitzak eta adarrak erorita, teila, lorontzi, antena eta baita teilatu osoak ere etxeetatik kalera jaurti ditu gaur Donostian izaten ari den haizeteak. Argazkia arratsaldean hartu dut, duela minutu gutxi. Etxe horri teilatu erdia eraman dio ufada batek.


Argazkiak.org | Teilatua eraman etxeari © cc-by-sa: Luistxo.F

Erref.: Haizetearen triskantzak Donostiako kaleetan (www.argazkiak.org)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Usurbilen ere bai

e-gor ¦ 2009-03-06 ¦ 11:38

Usurbilen ere eragin zuen kalterik haizeak, ikusi nola gelditu zen Izagirre enpresako teilatua.

http://www.argazkiak.org/ileturia/date/2009/03/06/

Eta hortik eroritako zatiak azpian zeuden kotxe batzuen gainera erori ziren...

#2. Re: Usurbilen ere bai

e-gor ¦ 2009-03-06 ¦ 11:41

Esatea ahaztu zait, goian aipatutako Usurbilgo argazkiak Imanol Azkuek ateratakoak dira.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz