|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet "Eta Karmele?" antzezlana ZarautzenSamara Velte ¦ 2009-03-06 ¦ 14:06 ¦ antzerkiaMartxoaren 8an, emakumeon nazioarteko egunean, aurkeztuko dute Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias aktore zarauztarrek "Eta Karmele?" antzezlana. 20:00tan Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. "Karmele" bi emakumeren arteko elkarrizketa da, umoretsua, eroa eta gazi-gozoa, pentsamentu zentzudunenetik egoerarik absurduenera pausu ttiki bat besterik ez dagoela erakusten diguna. Guztiaren erdigune, Karmele dugu. Nor ote da Karmele? Topatuko al dugu? Nolakoa izango ote da? Zentzurik ba al du Karmeleren bila ibiltzeak? Baina batez ere... non dago Karmele?
Martxoaren 8an, arratsaldeko zortzietan, Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan. etakarmele.jpg 25KB (25614 byte) Erantzunak#1. Sorgin gaua ere bai Zarauzko PutzuzulonSustatu ¦ 2009-03-06 ¦ 14:31Bidaltzaileari ahaztu zaio aipatzea, kartelean ikusten dugunagatik, antzezlana idatzi duena, gidoilaria, bera dela: Samara Velte. Antzerki emanaldia Zarauzko Gazte Asanbladak Putzuzulorako antolatu duen emakumearen astearen barruan dago, eta horren barruan, gaur martxoak 6, Sorgin gaua izango dute gaztetxean 22.30etatik aurrera: Parodia, kortoak, proiekzioak... Informazio gehiago hemen. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoantzerkia gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|