Itzuli orri nagusira Bidali hau

Donostian Pim, Pam, Pum

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-08-14 ¦ 10:04 ¦ politika

Audientzia Nazionalak baimena eman du azkenean gaur Donostian Euskal Herriaren eskubideen alde lelopean egingo den manifestazioa egiteko; fiskaltza eta hiru polizia txosten kontra egon arren. Bideo honetakoak bezalakorik ez genuke ikusi behar. Egunen batean, iraganeko kontu bilakatuko ahal dira eszena hauek, agian film labur honekin gogoratzeko moduko zerbait.

Publizitatea

2008ko film laburren jaialdi batean finsalista izan zen produkzio euskaldun hau, Pim pam pum, Andoni de Carlos eta Asier Urbietak zuzendua. Plano bakarreko bi minutu eta erdi dira, oso lortuak.

Gaurko manifestazioa

Donostiako Aste Nagusiko jaien hasierarekin bat, manifestazioa deitua dago gaur Donostian, Euskal Herriaren eskubideen alde. 17.30etan irtengo da Bulebarretik, eta amaiera toki berean izan behar zuen, baina epaileak agindu du han barik Okendo plazan amaitu dadila.

Iaz ere deitu izan zuten manifestazio bat herritar batzuek eta debekatu egin zuten; gero istiluak izan ziren.

Aurtengoa deituta, Dignidad y Justicia taldeak eskatu zuen debekua, Audientzia Nazionalaren aurrean. Auzitegi horrek txostenak eskatu zituen, eta hiru polizienak jaso zituen, Goardia Zibilarena, Ertzaintzarena eta Polizia Nazionalarena. Horien argitan, debekua eskatu zuen fiskaltzak. Azkenean, ordea, baimena eman du Fernando Andreu epaileak, baina eskatu dio Ertzaintzari zaintza egiteko eta esku hartzeko manifestazioan "terroristak goratzen" badituzte, edo "terrorismoaren biktimak iraindu edo haiek umiliatzen" badituzte.

Informazio gehiago Berrian.

Erantzunak

#1. Re: Donostian Pim, Pam, Pum

Gilen ¦ 2010-08-14 ¦ 10:59

Errealistagoa litzateke "cállese, senor" esan beharrean "cállate, cabrón!" esan balu.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz