Itzuli orri nagusira Bidali hau

Euskaraz jardutea, Athletic-en taktika

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-03-04 ¦ 09:25 ¦ kirola

Athletic-eko jokalariek euskara darabilte elkarren artean futbol partiduetan, taktika gisa. Ez dakienak ere nahiko ondo ulertzen du honezkero, baita Fernando Llorente errioxarrak. Ez dira hitz gakoak edo mezu ezkutuak, jokoaren ohiko kontuak baizik, baina aurkaria urduritzeko balio omen du. Guk ere euskaraz jardungo dugu gaurko Athletic-Sevilla kopakoan, Sustatun zuzenean irakurriko dugu partidua, topiko berri hori errepikatzeagatik.

Erref.: Euskaraz jardutea, Athletic-en taktika (www.elpais.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Euskaraz jardutea, Athletic-en taktika

Joseba ¦ 2009-03-04 ¦ 13:24

Hobe eguneroko bizitzan ere erabiliko balute!

#2. Re: Euskaraz jardutea, Athletic-en taktika

Pablo ¦ 2009-03-04 ¦ 18:44

Estatu Batuarrak 2.gerra mundialean Indioen hizkuntzak erabili omen zituzten beraien mezu ezkutuak komunikatzeko. Ikusi gero non dauden hizkuntza horiek. Yanki asko eta Indio gutxi orain ere talde horretan.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Tropeltxoa Tourrean!

Tourrarekin batera, Sustatuzaleon artean ere lehiaketa izan dugu, Sustatu tropeltxoan Iban Lizundia Durangokoak irabazi du, eta sari txiki bat du zain. Hortik badabil Iban, jar dadila gurekin kontaktuan, mila esker.

Tropela.net-en zerbitzu bikainari mila esker!

 

 Nabigatu euskaraz