Itzuli orri nagusira Bidali hau

Hiru RSS jario ditu orain Sustatuk

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-03-11 ¦ 11:12 ¦ sustatu

Sustatuk hiru RSS jario ditu orain: jaio zenetik izan duena bat (artikuluen sarrerekin), eta beste biak berriak, artikuluak osorik dakartzana (zenbait lagunen eskaera aspalditik), eta erantzunen beste jario bat. Hiru jarioak grafikoki aberatsak dira, Sustatu berritua bezala bideoz edo argazkiz hornituak. Gure otsaileko estatistiketan agertzen denez, RSS jarioetan du jatorria Sustatura datozen bisiten %11.77. E-posta buletinetik, berriz %9.86. Harpidetzak pisu nabarmena du, beraz, Sustatuzaleen artean.

Erref.: Hiru RSS jario ditu orain Sustatuk (sustatu.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Hiru RSS jario ditu orain Sustatuk

jolaus ¦ 2009-03-11 ¦ 17:12

Ni izan naiz jarioaren bitartez artikulua osorik jasotzea eskatzen zuen "pelma" horietako bat ;-) Probatu dut eta primeran dabil. Orain, testu osoa jasotzeaz gain, argazkiak eta enbotatutako bideoak jarioan bertan ikus ditzakegu. Primeran!

#2. Re: Hiru RSS jario ditu orain Sustatuk

MiKeL ¦ 2009-03-11 ¦ 23:06

Aupa,

Artikulua osorik irakurtzearen aukera oso interesgarria da, mila esker.

Ala ere, eta posible balitz, askoz osoagoa litzateke wfw:comments erabiliko bazenute, artikulu osoaz gain honen erantzunak irakurtzeko. Meneame edo kazeta.info bezelako webguneek badute adibidez eta asko eskertzen da flam^Werantzunak jarraitzeko.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz