|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Yosigo hondartzan eta moda munduan© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-07-28 ¦ 09:05 ¦ argazkiaJose Javier Serrano Yosigo sareko argazkilari donostiarraren lanak bigarren erakusketa publikoa dugu egunotan Donostian, Aquarium-ean. Hondartza du gaia, eta Kresala izenburua. Sorta ederra egin du harako, eta Donostian irudi harrigarriak ateratzen jarraitzen du gainera.
Aquariumeko erakusketa datorren urteko urtarrila arte egongo da zabalik, eta baduzue astia bertatik igarotzeko. Argazki ikusgarriak dira, benetan.
Jose Javier Serranoren inprimaturiko lanen bigarren erakusketa da hau. Gainera, katalogo edo liburu ederra argitaratu dute. Saretik, Flickr-eko kontu batetik, profesionaltzeko bidean dagoen artista autodidakta baten kasua da. Donostia erretratatzen hasi zen, eta hiria du orain ere bere objektu kutunetako bat, baina hortik irteten ere badaki. Moda lanakBere lehen argazki digitalekin ari zela, zerbitzari lana egiten zuen Yosigok Donostiako taberna batean. Profesional bihurtzeko bidea egiten ari da orain. Loreak Mendian moda marka donostiarraren diseinu taldean ari da lanean orain, eta haien azken katalogoetako argazkiak bereak dira. Bere lanaren beste adibide bat FlipGloss moda webgune interesgarrian azaldu da. Flipgloss-en koska zera da: argazkietan ageri diren jantzi eta osagarriak etikatuta daudela, eta produktu zehatz horren (edo estilo jakin horren, marka ez bada ezaguna) berri gehiago izan dezakezula. Irudi honetan, adibidez, soineko urdina nabarmentzen da, gainetik saguarekin igarotzen bazara. Yosigoren lan gehiago, bere webgunean. Argazki guztiak, baimenarekin: © Jose Javier Serrano, Yosigo yosigo_Hondartza.jpg 87KB (89713 byte) Erantzunak#2. Yosigo eta Donostiako hondartza bat Wired-enSustatu ¦ 2009-12-31 ¦ 11:55Argazkilari bikain honen lan Wired aldizkariaren portadan agertu da. Teketenen blogean ikusia. Egin klik irudian handiago ikusteko. Azaleko irudiaren beste konposizio bat "Wired-en webgunean."http://www.wired.com/vanish/2009/11/ff_vanish2/ Ondarreta dela esan liteke...
Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoPortadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|