Itzuli orri nagusira Bidali hau

Etnografia-ikastaroa internet bidez, Labayru Ikastegian

Xabi Zalbide ¦ 2009-02-26 ¦ 17:07 ¦ etnografia

Martxoaren 16tik ekainaren 30 bitartean, Barandiaran Fundazioak, Labayru Ikastegiak eta Etniker Euskalerriak Internet bidezko etnografia-ikastaroa emango dute.

Publizitatea

Ikastaroaren bidez euskal kulturaren ikuspegi sakona zein ikerketarako metodologia egokia eskainiko da, ikasleak arlo horretan trebatu eta landa-lanean jarri daitezen.

Ikastaroa inguruko errealitate sozial eta kulturaletan sakondu nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dago. Guztira 75 orduko iraupena izango du, etengabeko ebaluaketa egingo da eta ikasgai guztiak Internet bidez emango dira. Azkenik, ikasleek lan praktiko bat egin beharko dute ikasitakoa praktikan ipintzeko.

Izena emateko epea martxoaren 10a arte dago zabalik.

Informazio gehiago: www.labayru.org/ikastaroa_online 94 406 01 71 labayru@labayru.org

etnografia_ikastaroa.jpg 20KB (21304 byte)

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz