|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Sustaturen diseinu aldaketaLuistxo Fernandez ¦ 2009-02-26 ¦ 08:27 ¦ sustatuKonturatuko zineten agian Sustatu aldatu egin dela, ezta? Jarraitu irakurtzen detaile gehiagorako. Diseinuz berriztuta dago, berdetuta, eta aukera batzuk erraztu direlakoan gaude. Doiketak ez daude amaituta, eta badakigu Firefox bertsio eguneratu gabeko batzuetan ez dela ondoegi ikusten. Saiatuko gara konpontzen. Hiru diseinu izan ditu Sustatuk historian. 2001eko azaroan jaio zenetik, 2004ko irailera.
2004eko irailetik, atzo arte.
Eta orain, itxura berde hau.
Funtzionamenduan antzera jarraitzen du. Mezuak bidaltzeko aukera errazten saiatu gara, baina testu egituratua da oraindik aukera onena estekak eta txukuntasuna emateko idatziei. Badakigu deserosoa dela askorentzat, eta halako batean ordezkatuko dugu beste zerbaitekin, baina bitartean, testu egituratuaren aukeretan HTML aginduak sartzeko aukera gehitu dugu: irudiak eta bideoak sar daitezke, adibidez, kodea itsatsita. Artikulu jakin batean erantzuteko aukera erraztu da apur bat, ez baita beste leihorik irekitzen. Baina artikulu zein erantzunetan, e-posta helbidea baieztatu behar da, postontzira iritsiko zaizun mezu baten bidez. Edukian espero dugu saltoa ematea batez ere. Mezu gehiago argitaratzen saiatuko gara, eta mezuotan irudi, bideo eta abarrak tartekatuko dira naturaltasunez. Zuzeneko ekitaldiekin ere hasi gara. Joan den astean prentsaurreko batean egindako probaren ondoren, hauteskunde gaua igandean eta Athletic-Sevilla partidua datorren asteazkenean izango dira hurrengoak. Arindutako aukeren artean, bilatzaileari aukerak murriztu dizkiogu. Euskarazko hainbat webgunetan bilaketa egiten zuen aukera bat genuen jarrita azken hilabeteotan, baina orain, goiburuan edo orri honetan ikusten duzuen bilatzailearen bidez, Sustatu.com bera arakatzen da. Euskarazko bilatzaile hura, hemen zegoena, Aurki.com-en dago oraindik. Bai Aurkiko bilatzailea, zein Sustatukoa eta euskaraz garatutako Zerberri proiektukoa, Google Custom Search Engine tresnan oinarritua dago. Bestalde, ez dago jada Jamaika Ikusteko sekziorik... Delicious eta Bildu.net guneetan esteka batzuk modu jakin batean gordeta, Sustatun agertzen ziren, sarrerako albo-zutabean eta aparteko orri batean. Era horretako erreferentzia azkarrak izaten jarraitu nahi dugu, baina oraingoan formulario honetatik eta hor ageri den bookmarklet-aren bidez egitea espero dugu. Gustu baduzue, noski. Mila esker orain arte Jamaika aukera elikatu duzuenoi, eta bereziki Gorka Julio Teketen-i hura doitzen lagundu zigulako. Irakurleoi ere mila esker. Segi Sustatu irakurtzen (horra harpidetza aukerak) eta gauzak bidaltzen. Eskerrik beroenak bereziki Anjel Lertxundiri atzo migrazio teknikoa egiteko garaian Sustatun agertu zen abisua gizon kabal baten piurarekin ilustratzeagatik. Erantzunak#1. ZorionakJabi ¦ 2009-02-26 ¦ 11:01Zorionak egiten duzuen lana oso garrantzitsua delako euskaldunontzat, baita Sustaturen berri ez dutenentzat ere zeharka, nik uste. Diseinu berriak pantaila hobeto hartzen du, bideoak erakusteko modua dago... Aldaketa behar zuen Sustatuk eta hemen dago, bejondeizuela. #2. Re: Sustaturen diseinu aldaketaJohn McArron ¦ 2009-02-26 ¦ 11:02SOS! Non dago argazkia? Non dago Jamaika? Aix, dei nazazue kontserbadore, baina bestearekin hobeto moldatzen nintzen... Bo, ohitura kontua izango dela espero dut... Ederki ari zarete! SEGI AURRERA! #3. Re: Sustaturen diseinu aldaketaIņaki BS ¦ 2009-02-26 ¦ 13:55Gustatu zait itxura berria: argia, txukuna, irakurterraza #4. Re: Sustaturen diseinu aldaketaInaki Irazabalbeitia ¦ 2009-02-26 ¦ 14:21Egokia iruditzen zait diseinu berria. Zorionak. Dena dela, oraindik zer hobetua badu. Lehen Sustatuko orrialdeetan zerbaiten bila ibili nahi zuenak, bilaketa-emaitzak txukunak ez zituen lortzen, euskarazko bilaketak egiteko prestatuta ez zegoelako. Orain ere problema berarekin egingo du topo. Arazo horrek badu konponbidea, nahi izanez gero, beti ere. #5. Re: Sustaturen diseinu aldaketaJ. L. Azkarate ¦ 2009-02-27 ¦ 10:05Gustatu zait. Zorionak. Galdera bat, zergatik berdea? Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Sustaturen inguruan
Albiste gehiagosustatu gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|