|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet 23-F-ren errentransmisioa Twitter bidez© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-02-23 ¦ 10:40 ¦ politika23-F gakoak adierazten du Espainian 1981eko otsailaren 23an izandako estatu-kolpe saioa. Gaur, urtemugarekin, gertaera haien berregintza egingo dute Twitter bidez: gau osoko errentransmisioa nonbait (baina irakurleen mezuak ere tartekatuko direnez, ez da oso ondo ulertzen nola). Webgune bat ere egin dute honen inguruan. Erref.: 23-F-ren errentransmisioa Twitter bidez (twitter.com) Erantzunak#1. Re: 23-F-ren errentransmisioa Twitter bidezTalaimendi ¦ 2009-02-23 ¦ 11:06Zergatik diozue 1981ko otsailaren 23koa estatu-kolpe saioa izan zela? Helburuak bete-betean lortu zituen estatu-kolpea, autokolpe borobila izan zen, Borboitarrak butzatua. Aurrena ondo beitatu ura, Gernikakoa antolatu, Arregirena ondo borobildu... Militar trogloditenentzako amua prestatu eta haiek kosk. Azkenean, dena planaren arabera: abertzaleak kokildu, militar atzerakoienak indargabetzeko aitzakia ezin hobea muturraren aurrean, eta guztiaren salbatzaile, JCB 'kanpetxanoa', bidea garbi aurrean nahi zuena egiteko. Denaren lekuko, kapoaren gainean sinatutako itun berria, 1978ko konstituzioaren atal osoak berridazteko (edo berrirakurtzeko) gidaliburu ilustratua. Autokolpe borobila, inondik inora ere. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|