|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet E-gela, EGA azterketa doan prestatu sarean© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-02-19 ¦ 12:35 ¦ hizkuntzaDagoeneko martxan dago EGA azterketa prestatzeko doako gunea, AEK-k, Euskaljakintzak eta EHUko iKide ekimenak elkarlanean antolaturikoa (aurkezpen prentsaurrekoa zuzenean jarraitu dugu Sustatun). Gune honen helburua EGA prestatzen edota irakasle lanetan ari den orori baliabide osagarri mordoa eskaintzea da. Doan da izena ematea. Ez daude bertan Jaurlaritzak kentzeko agindu dituen 2008ko azterketa digitalizatuak, baina hala ere, baliagarria izango da askorentzat. Erref.: E-gela, EGA azterketa doan prestatu sarean (www.egela.aek.org) Erantzunak#1. Re: E-gela, EGA azterketa doan prestatu sareanAndoni Tolosa ¦ 2009-02-20 ¦ 09:36Orain arte aipatutakoaren osagarri, hauxe da prentsaurrekoaren edukia biltzen duen hasierako txostena, kazetariei banatzen zaiena. EGA AZTERKETA PRESTATZEKO BALIABIDEEN GUNEA DOHAINIK INTERNETEN EGA azterketa prestatu nahi duenak badu gaurtik aurrera horretarako web-gune bat doan Interneten, http://www.egela.aek.org izenekoa. Ekimen hau AEK, Ordiziako Jakintza Ikastolako Maite Goņi eta EHUko Ainhoa Ezeiza irakasleen artean garatu da. Helburu nagusia euskara ikasle eta irakasleen esku baliabide multzo librea jartzea izan da, baina baita elkarlanerako bide berriak zabaltzea ere, ahaleginak batuz, ideiak trukatuz eta IKTeen garapenak hezkuntza helburuak lortzeko ematen dizkigun tresnak baliatuz. Duela urte t'erdi hasi zen garatzen egitasmoa. Lanak bi alde eduki ditu. Alde batetik, bakoitzak eskura genituen baliabideak konpartitzea eta, bestetik, baliabide horiek guztiak bildu, beharrezkoa izan denean moldatu eta, batez ere, elkarren artean lotu egitura jarria emanez. Ahaleginak bilduz garatu ditugun ikastaro honek ezaugarri oso jakinak ditu:
BERRIKUNTZAK Orain arte oso gutxi izan dira, euskalduntzearen alorrean bederen, hezkuntzaren adar ezberdinen elkarlanaren fruitu izan diren egitasmoak. Alde horretatik, berritzailea da hain inguru ezberdineko jendeak (helduen euskalduntze alfabetatzea, ikastolak, unibertsitatea) bat egitea egitasmo komun bat bideratzeko. Lan egiteko modu honen egokitasuna azpimarratzeko modua ere bada EGA prestatzeko baliabideen gune hau. Elkarlan hau aurrera begirako lan esparru aberats eta emankorra gertatzea espero dugu, ez bakarrik euskalduntzeak, hezkuntzak ere aurrera begira dituen erronka nagusiei aurre egiteko modua izan daiteke eta. Bai erabiltzeko, bai moldatzeko (proba fasea igaro eta gero) librea izateak ere balio garrantzitsuak dakartza, erabiltzaileari zein hezkuntza eragileei begira. Gune hau, zorionez, gero eta zabalagoa den euskara lantzeko doako tresnen zerrenda handitzera dator. Egitasmoak hartutako tamainak eta lehen aipatutako eragile ezberdinen arteko elkarlanak heldutasun mailako aurrerapauso galanta ekartzen die mota honetako egitasmoei. Honetan ari diren ikasle eta irakasleen jardunaren osagarri interesgarria bihurtu daiteke gunea. Eskolan edo euskaltegian ikasten denaren osagarri, azterketako ariketak egiten trebatzeko. Guneak ez ditu ohiko klaseak ordeztuko, euskaraz dakitenentzat pentsatua baitago, nork bere kabuz erabiltzeko. Gunearen antolaketaren ardura partekatua izan den moduan, euskarri teknologikoen ardura ere partekatua izango da. Eduki batzuk AEKren E-gelan osatuta daude; besteak, berriz, Ordiziako Euskaljakintza Ikastolaren zerbitzarian. Alde horretatik ere berritzailea da EGA azterketa prestatzeko baliabideen gunea, hemendik aurrera oso aberasgarria gerta daitekeen hezkuntza erakundeen arteko elkarlanaren seinale. Bestalde, Moodle ikaskuntza plataforman eginda dago. Plataforma hau software askekoa da eta filosofia horri segitu nahi izan diote irakasleek ere. MOODLE Zergatik aukeratu Moodle plataforma? Bere ezaugarriek bultzatu gintuzten berau aukeratzera. Moodle online moldeko ikastaroak sortzeko programa-multzoa da. Garabidean dagoen kode irekiko proiektua da, eta giza konstruktibismoak gidatutako hezkuntza-egoerak bultzatu nahi ditu. EZAUGARRI TEKNIKOAK Helburua gunea ahal den erabiltzaile kopuru handienaren eskura jartzea da. Hori dela eta, arreta berezia jarri dugu bertan bildutako baliabideen eskuragarritasunean. Ez du erabiltzaileak ohikoa ez den tresna edota baliabide informatikorik beharko. Aski izango ditu posta elektroniko helbide bat, Internet konexioa eta oinarrizko konfigurazioa duen ordenagailua. NOLA ERABILI Erabiltzaileak, www.egela.aek.org helbidera jo ondoren, alta eman beharko du gunean ikasle gisa. Horretarako izen-abizenak eta posta elektroniko helbidea baino ez ditu beharko. Hori egindakoan, hortik aurrera gunean aritzeko beharko dituen izen eta pasahitz pertsonalak eskuratuko ditu bere posta elektronikoan. #2. Re: E-gela, EGA azterketa doan prestatu sareanAndoni Tolosa ¦ 2009-02-20 ¦ 11:29Hlebide honetan duzu ikusi nahi izanez gero prentsaurreko osoa: http://euskaltube.com/play.php?vid=3588 Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohizkuntza gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|