|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskara eta bozak: inkesta politiko (agian) sekula ikusi gabea© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-02-19 ¦ 08:23 ¦ politikaAurreko astean CISek argitaratutako hauteskunde inkestan ez dira emaitzak datu jakingarri bakarrak. Ama hizkuntzari eta hizkuntza gaitasunari buruzko datuak ere bazeuden; aukera politikoaren araberakoak gainera! Alegia, zer bozkatzen dugun euskaldunok, elebakar erdaldunekin alderatuta, adibidez. Betiri izeneko sustatuzale batek eman digu pista interesgarri hau, agian sekula aurretik egin gabeko azterketa. Espainiako erakunde publikoa da CIS, ikerketa soziologikoen zentroa. Era askotako inkestak egiten ditu, eta azkenengo argitaratu dituenak, hurrengo hauteskundeei begirakoak, Galiziakoak eta EAEkoak. Alderdi politikoen araberako datuak PDF honetan daude. Hizkuntzarekin eta beste faktore batzuekin alderatutako datu horiek, 2005eko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako boto oroitzapenarekin alderatzen dira. Hau da, EAJ-EA multzo berean daude, orduan koalizioa izan zelako, eta ezker abertzale debekatua agertzen da orduan agertu zen sigletan, EHAK. Honatx zer zioten ama hizkuntzaz. Ama hizkuntza euskara dutenak lehen zutabean, euskara eta gaztelania dutenak bigarrenean (ehunekotan): - EAJ-EA 30,7 1,6 - PSE 5,1 1,1 - PP 0. 0. - EHAK 46,6 1,6 - EB 5,3 2,9 - Aralar 41,1 10,5 Dokumentutik irudia itsatsita:
Hizkuntza gaitasunari buruz, euskaraz erraztasunez egiten dutenak hauek: - EAJ-EA 44,6 - PSE 13,3 - PP 3,9 - EHAK 67,7 - EB 29,2 - Aralar 90,6 Horra koadro osoa:
Betirik dioskunez, "argi dago euskarak bozka baldintzatzen duela eta zergatik Madrilen menpeko alderdiek hankatrabaka ibiltzen zaizkion euskararen normalizazioari". Beste koadro interesgarri batzuetan aldagaiak erkatzen dira ez bozka jakin batekin, baizik eta ezker-eskuin eskala batekin. Hau da, inkestatuari galdetu zaio ea non kokatzen den bera, ezker muturretik eskuin muturrera, 0-9 eskala batean. Koadro horren arabera, eskuin muturreko euskaldunik ez dago bat bera ere.
Azken koadro hau argiago ikusteko, horra handiago. Argazkiak.org-en daude hiru irudi hauek. Erantzunak#1. Re: Euskara eta bozak: inkesta politiko (agian) sekula ikusi gabeaazpi ¦ 2009-02-24 ¦ 10:17Ondo interpretatzen badut, CISek 2460 inkesta egin zituen. Horietatik %20,6ak esan zuen ama-hizkuntza euskara duela, beraz, 506 lagunek. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|