Teknologia albisteak
21

Hauteskundeei begira galdera konkretu bat talde politikoentzat

Erabiltzailearen aurpegia
Pedro Arreitunandia - www.atxukale.com/blogak/tolon
2009-02-20 : 08:02

Idoia Mendiak bere blogean dioenez , PSE-EE gobernura heldu ezkero, hezkuntza sarean Microsoft Office OpenOffice-gatik ordeztuko luke. Ondooooo !! Hauteskunde garaian gaude, gari ona politikoei konpromisoak ateratzeko. Gu 2.0 biztanleak gera, sarea erabiltzen dugu komunikatzeko, gure iritsia plazaratzeko, egoerak salatzeko, eskaerak egiteko. Gure politikoek 2.0 izateko kapaz dira? Gure galderei erantzuteko sarea erabiltzeko kapaz izango dira?

Obamak erakutsi digu Politika 2.0 ere egin daitekeela, zer iruditzen zaizue guk ere gure politikoei 2.0 izatea eskatzen badiegu ?

Hauteskundeetara aurkezten zeraten talde politikoak, galdera konkretu bati erantzuteko prest ?

Salatu nahi dugun egoera

  • Orain arte Eusko Jaurlaritzak aurrera eraman duen softwarekiko politikaren kontra gaude, eta egoera hau askotan salatu izan dugu (1 ,2 , ...)
  • Krisi ekonomikoan murgilduta gauden garian hezkuntza sistema publikoan MS Officeko lizentziak erosteko 600.000 euro gastatzea lotsagarria iruditzen zaigu, batez ere kalitatezko, doako eta euskaratutako tresnak dauzkagunean software librearen eskuz: OpenOffice .
  • Aldarrikapen hau geurea eginez, Software librea nahi dugu ekimena 1648 herritar eta 82 taldek sinatu dugu orain dela gutxi.

Eskaera konkretua

Gobernura heltzen bazarete, migratuko zenukete hezkuntza sistema osoa Microsoft Office-etik OpenOffice-era ?

Ez dakit talde politikoren bat animatuko ote den post honi erantzutera (ez daukat esperantza handirik), baina plazaratu duten inkestak diotenez, ehuneneko handi batek oraindik ez dugu erabaki nori emango diogun gure bozka. Neri etxean jasotzen dudan propaganda-spam horrek baino gehiago (zuzenean birziklatzera botatzen ditut), eragingarriagoa iruditzen zait herritarron galdera konkretuei erantzutea.

Bukatzeko, lehen Obama aipatu det, berak ere OpenOffice jarriko zuela agindu zuen ,ea zer egiten duen.

Pedro Arreitunandia, Tolon

Erantzunak

talan
2009-02-20 : 09:57

> "Idoia Mendiak bere blogean dioenez": PSE-EE gobernura heldu ezkero, hezkuntza sarean Microsoft Office OpenOffice-gatik ordeztuko luke.


Kar, kar, kar, ..., esan Idoia Mendiari hauteskunde kanpainako hitz hutsak baino hobe dela etxetik hastea.


Baina ez, beraien webetan PSE-ek eta PSE-ko gazteek OpenOffice (edo .pdf sikiera) erabili beharrean Microsoft Office artxiboak eskegitzen dituzte eten gabe. Mostrarako batzuk:


Por la libertad, para la derrota de ETA


Manifiesto
la educacion: eje del cambio


Ahora, otra educacion es posible


Si a una educacion publica, con calidad y en igualdad


eta horrela zientoka dokumentu Microsoft Word-ean beraien webetan. Gobernura ailegatzen badira aldatuko direla?


Hori Aragoen egin zuten bezala ez badute egiten: El PSOE Aragones vota no al software libre


snif ...


Aralar
2009-02-20 : 14:56

Aralarrek hainbat proposamen bildu ditu bere hauteskunde programan software librearen inguruan. Aldaketa egun batetik bestera egitea ezinezkoa dela jakitun izanik, galderari erantzunez, Eusko Jaurlaritzaren menpeko erakunde publiko guztietako ordenagailu guztietan software libreko posta kudeatzailea eta nabigatzailea jartzea bildu dugu, eta bide batez, openOffice paketea instalatzeko eta erabiltzeko plan bat egitea. Urtebetean Jaurlaritzaren eta honen menpeko erakunde guztien ordenagailuen %15era heltzea litzateke helburua, urtero-urtero kopuru horietara helduz, gutxienez.



Software libreari dagokionean bestelako proposamen batzuk ere bildu ditu Aralarrek bere programan. Etxean ere oraindik etxekolanak egiteko baditugula aitortuta, Firefoxa da langile ia guztien nabigatzailea; posta kudeaketa, gehienbat, web bidez egiten dugu; eta webgunea software librean oinarritua dago.



Hauek proposamenak:



• Lizentziapeko softwarean inbertitzen den diruaren ehunekoa txikitzea software librearen mesedetan. Ehunekoa zehazteko, Europan Firefox

nabigatzailearen kopuruari begiratu eta horri %10 gehituta ateratzea zifra hori. Plan bat behar genuke puntan dauden herrialdeen mailetara heltzeko.



• Webgintzari dagokionez, erakunde publikoen diru-laguntzak jaso ahal izateko Firefox-ekin ere ikusteko eta erabiltzeko derrigorra markatzea,

bestela diru-laguntza hori ukatuz.



• Aldaketak etxetik hasi: Eusko Jaurlaritza, Osakidetza, HerrizaingoSaila... erakunde guzti-guztietan tramiteak egin ahal izatea software

librea erabiliz.



• Erakunde publikoetako ordenagailu guztietan software libreko posta kudeatzailea eta nabigatzailea jartzea, hasteko. Plana egitea

openOffice paketea instalatu eta erabiltzeko, tendentziari muzin egin gabe. Urtebetean pausoak ematea eta ordenagailuen %15 jartzea modu honetara funtzionatzen urtero-urtero.



• Kanpainak egitea software librea zer den azalduz, nor aurki daitekeen, nondik jeitsi... Kontzientziazio eta erabilpenaren aldeko kanpainak bultzatzea.



Programa osoa www.aralar.net webgunean eskura daiteke.

Pedro Arreitunandia
2009-02-20 : 15:53

Badirudi Software Librea nahi dugu plataformakoek ideia berdina izan zutela, eta etxeko lanak egin dituztela.


DiarioLinux blogean irakurri dudanez , alderdi politikoei galdetegi bat bidali zien eta erantzunak dokumentu batean jaso dituzte .


Esan beharra dago, alderdi politiko guztiek ez zutela galdetegia erantzun, horien artean EAJ/PNV eta PP.


Beraien iritsia publiko egiteko denbora badute oraindik, eta post honi erantzutera animatu nahiko nituzke.


eneko
2009-02-20 : 16:55

oker ez banago eta dokumentuetan gaizki ez badago (ez dut uste oso lan ona egin dutela dirudielako) soilik Itziar Lopategik (D3M) erantzun zuen euskaraz galdetegia. Erabat adierazgarria niretzako. Animo!

Txopi
2009-02-20 : 23:49

Bai, horrela da. Software librearen alde gauden askok hauteskunde hauei begira euskal alderdi politikoek zehatz-mehatz zein iritzi eta zeintzu plan zeuzkaten jakin nahi genuen. Horregatik galdeketa egin eta erantzunak bildu ditugu.


Alderdi politiko handietatik bik berandu erantzun zuten (Aralar eta EA) eta beste bik ez zuten erantzun (EAJ eta PP). D3Mk mezua besterik gabe erantzun zuen eta Ezker Batuak OpenDocument formatudun fitxategi bat bidali zigun. Beste guztiek Microsofteko DOC dokumentuak bidali dizkigute.


Txostena hedabide askora bidali dugu eta posta zerrendetara ere zabaltzen hasi gara. Zabaldura, Sustatura, Indymedia Euskal Herriara eta hainbat lekutara bidaltzekotan ere bageunden baina albistea oso azkar zabaldu da eta ez digu denborarik eman. Dokumentuak interesa piztu duelako izango da :-)


Txostenaren helbide originala:
http://www.queremossoftwarelibre.org/bitartekoak/20090301eu.pdf
http://www.queremossoftwarelibre.org/bitartekoak/20090301es.pdf

Sustatu
2009-02-21 : 09:52

Haritz Rodriguez Teknokrazia blogean jarri dio arreta gai honi Berria.info-n gaur.


Pedro Arreitunandia
2009-02-21 : 18:53

"Software Librea nahi dugu" plataformaren galdetegia erantzun ez zuen alderdietako bat EAJ/PNV da, baina badirudi erantzuna bidaliko dutela.


Ibarretxe lehendakariaren webgunean atal bat dago berari galderak bidaltzeko, eta hori aprobetxatuz post honi erantzuteko eskatu nion.


Erantzunik ba ote dagoen ikustera joan naiz, eta badago (une hauetan hemen ikusi daiteke , baina ez galtzeko hemen ere gorde det )


Ibarretxek dionez galdetegia erantzuten ari da eta bidaliko du. Ea zer dioen.


beni
2009-02-22 : 00:33

> "Idoia Mendiak bere blogean dioenez":https://www.blogger.com/comment.g?blogID=26184978&postID=798653799952757210 , PSE-EE gobernura heldu ezkero, hezkuntza sarean Microsoft Office OpenOffice-gatik ordeztuko luke. Ondooooo !! Hauteskunde garaian gaude, gari ona politikoei konpromisoak ateratzeko. Gu 2.0 biztanleak gera, sarea erabiltzen dugu komunikatzeko, gure iritsia plazaratzeko, egoerak salatzeko, eskaerak egiteko. Gure politikoek 2.0 izateko kapaz dira? Gure galderei erantzuteko sarea erabiltzeko kapaz izango dira?
> "Software Librea nahi dugu" plataformaren galdetegia erantzun ez zuen alderdietako bat EAJ/PNV da, baina badirudi erantzuna bidaliko dutela.
>
> Ibarretxe lehendakariaren webgunean atal bat dago berari galderak bidaltzeko, eta hori aprobetxatuz post honi erantzuteko eskatu nion.
>
> Erantzunik ba ote dagoen ikustera joan naiz, eta badago (une hauetan "hemen ikusi daiteke":http://www.ibarretxe.com/esp/mensaje.asp?op=1&fechaCreacion=2 , baina ez galtzeko "hemen ere gorde det":http://farm4.static.flickr.com/3331/3297098741_d1b871e0eb_o.jpg )
>
> Ibarretxek dionez galdetegia erantzuten ari da eta bidaliko du. Ea zer dioen.

>Bai ea erantzuten dizun, nik uste nuen Idoiak ez zidala erantzungo, baina bai erantzun nau eta pixka bat minduta notatu dut. Beste batek gezurti deitu duelako akaso?

beni
2009-02-22 : 00:39

Barkatu lehengo posta, erratu egin naiz.
Berriz jarriko dut mezua:

Bai ea erantzuten dizun, nik uste nuen Idoiak ez zidala erantzungo, baina bai erantzun nau eta pixka bat minduta notatu dut. Beste batek gezurti deitu duelako akaso?

talan
2009-02-22 : 12:04

beni, Idoia Mendiak haurrak bezala ari du, "denek egiten dute horrela!", eta hau dio:


"O sea que segun tu el PSE es el unico partido que tiene sus documentos en word?? si te das una vuelta por las webs de los demas partidos: PP,PNV, EA, ARALAR y EB veras que es un mal endemico de todos los partidos."


Baina, gezurretan dabil Idoia. Eusko Alkartasuna , Ezker Batua eta Aralar alderdien webean ez dituzte eskegitzen microsoft word-ean egindako dokumentuak. PSE-ko webetan bai, eta asko gainera.


Juanan
2009-02-22 : 14:52

> Baina, gezurretan dabil Idoia. "Eusko

> Alkartasuna":http://www.euskoalkartasuna.org/

> "Ezker Batua":http://www.ezkerbatua-berdeak.org

> eta "Aralar":http://www.aralar.net alderdien

> webean ez dituzte eskegitzen microsoft word-ean

> egindako dokumentuak. PSE-ko webetan bai,

> eta asko gainera.



Tira, Talan, orain ez baina Googlen bilatuz gero:



"doc site:aralar.net"



"doc site:www.ezkerbatua-berdeak.org"



Pare bat dokumentu agertzen zirela esango nuke (kendu omen dituzte webgunetatik ;-)



Dena den, gauza ez da .doc formatua ezin dela erabili, baizik eta .doc formatuarekin batera, beti, .odt edota .pdf formatuak erabili behar direla.

beni
2009-02-22 : 18:07

Nire kritika, nagusiki, dena den, ez da izan, beraien webguneetatik eskegitzen dituzten dokumentuen formatuari buruz, baizik eta Queremos software libre-tik bidalitako galdeketei nola erantzun dieten, hain zuzen eta honekin nik uste, argi gelditzen dela Txostenaren barrukoa, dokumentuaren formatuarekin kontraesanetan jartzen dela.



Bestalde eta Ibarretxeren erantzuna jakiteko irrikitan nagoenez, Pedrori eskatuko nioke, erantzuna jaso duen ala, edo erantzun pertsonal hori, publiko egin ahal daiteken? Horrela ez bada, Martxoak 1 baino lehen espero dugula. Besterik gabe, agurterdi.

Txopi
2009-02-22 : 22:07

Pedro, ea horrela Ibarretxeren erantzunak lortzen dituzun. Horrela izatekotan bidaliguzu helbide honetara eta txostena eguneratuko dugu: infoABILDUAqueremossoftwarelibrePUNTUorg

Txopi
2009-02-22 : 22:39

Beldur nintzen erabilitako formatuei garrantzi handiegia emango zitzaion eta hautagaiek esaten, proposatzen eta promesatzen zituzten gauzei merezi duten arreta kenduko ote zion. Eta zoritxarrez, oraingoz hori ari da gertatzen. PSE-EEk adibidez, hirugarren galderaren erantzunean, pisuzko promesa bat egiten du: beraien gobernuan kontratazioek estandar irekiak errespetatu beharko dituztela. Horrelako deklarazio batek benetako arreta behar duela uste dut.


Hala ere, egia da paradoxa bat dela parlamentuan gauza batzuk eskatzea lehenik eta behin norberak gutxieneko esfortzu bat egin gabe. Eta hori zalatzea ondo iruditzen zait. Baina ez gaitezen horretara bakarrik mugatu mesedez.


Gauza bakoitzari nik pertsonalki ematen diodan garrantzia azaldu ondoren, formatuen aferari buruz datu bat emango dizuet: Patxi Lopezek bidali zigun dokumentua Idoia Mendiak berak Microsoft Wordekin idatzi zuela dirudi.

talan
2009-02-23 : 00:49

Juanan, bai, baina Idoia Mendiak bere webean testualki esan du alderdi guztiek beraien webetan microsoft word dokumentuak zituztela eta ez da egia. Aipatutako 3 alderdi horien webean ez dago microsoft word dokumenturik.


Gainera, Txopik dionez badirudi "Patxi Lopezek bidali zuen dokumentua Idoia Mendiak berak Microsoft Wordekin idatzi zuela". To!


Egia da malgua izanda microsoft word formatuak erabiltzea anekdotatzat har daitekeela, baina hari honen lehen lerroan irakur daiteke Idoia Mendiak esan duela PSE-EE gobernura heldu ezkero, hezkuntza sarean Microsoft Office OpenOffice-gatik ordeztuko lukeela.


Formatuen gaia Idoia Mendiak berak ateratakoa da.


Larriagoa iruditzen zait PSE-EEk Barakaldo, Sestao, Portugalete, Irun, Eibar, Lasarte, Gasteiz eta beste herri askotako alkatetza daukala, boterean dagoela, udal gobernuan, eta erraza duela zerbait egitea software librearen alde, baina ez duela ezer egin.


Udal horietan PSE-EEko agintariek ez dute "Microsoft Office OpenOffice-gatik ordezkatu" eta ez dute inondik inora horrelako asmorik erakutsi. Eta ez, Udal horietan ez dute "kontratazioek estandar irekiak errespetatzeko" ezer egin.


Beraz, PSE-k Udaletxeetan ez duena egin, Idoia Mendiak PSE Jaurlaritzara ailegatzen bada egingo duela dio?? Sekula horrelakorik!


Hauteskunde kanpainan gaude, milaka lanpostu, prestakuntza sozialak, etxebizitza merkeak, bakea, lan baldintza hobeak, ikerkuntza zentroak, gutxieneko soldata fabulosoak, ospitaleak nonahi, jubilatu eta alargun zoriontsuak, ... agintzen dizkigute alderdiek egunero.


Espero Aragoen gertatutakoa, El PSOE Aragones vota no al software libre , ez gertatzea.


Sustatu
2009-02-23 : 09:06

Idoia Mendiak izen-deiturekin defenditzen ditu bere ikuspuntuak bere blogean. Hemen hari anonimotasunetik gezurti deitzea estilo eskasekoa da.


Pedro Arreitunandia (tolon)
2009-02-23 : 10:05

Aupa Talan eta Beni !!


Nik lasaitasuna eskatu nahi nuke. Denok dakigu orain arte zer egin den software librearen alde erakunde publikoetatik, eta egia esan ez da izan asko, horregatik gaude hemen hauteskunde garaian aldaketak aldarrikatzen.


Eta hori horrela izanik, politikoei konpromiso bat eskatzera gatozenean, nire ustez horretan enfokatu beharko genituzke gure galderak eta aldarrikapenak, etorkizunari begira. Atzera begiratzen jartzen bagera, orain arte egin ez dena bada gure iparra, ez det uste asko lortuko dugunik.


Begira dezagun aurrera eta eska ditzagun aldaketak aurrera begira, hori da (nire ustez behintzat) gure aukera bakarra.


Pedro Arreitunandia (tolon)
2009-02-24 : 10:51

EAJ alderdiaren erantzunaren zai gauden honetan, DiarioLinux-en Hezkuntza sistemak Microsoft-eri lizentzietan zenbat ordaindu dion kalkulatu du: 801.000 Euro.


Hau hezkuntza sisteman bakarrik, Eusko Jaurlaritzako beste departamentuetan zenbat gastatzen den ez dakigu.


talan
2009-02-24 : 16:38

Ez da aipatzen baina Udaletan diru asko gastatu da Microsoft lizentzietan.


Mostrarako bat: ia hauteskunde kanpainan, 2008ko urrian, PSOEk gobernatzen duen Barakaldoko Udalak Microsoft softwarea erabiltzeko lizentziak erosteko enkantea kaleratu duela ikusi dugu. Kopurua ez da txikia: 137.931,03 euro.


Barakaldoko Udaleko Ekonomia, Ogasuna,
Ondarea eta Berrikuntza Teknologikoa Arloarena.


Hemen Barakaldoko lehiaketarako deialdia


Egin zezakeena baina duela hiru hilabete ez duena egin Barakaldon (adibide bat jartzeagatik), hezkuntzara ailegatzen denean egingo du PSEk ?


Ondo legoke udaletan gastatu denaren azterketa egitea. PSE, EA, EAJ, Aralar, EHAK, PP, EB, ... dagoela, berdin dio, softwarekiko politikak aldatzeko oso gutxi egin dela uste dut.


OH: Arrazoia du Sustatuk eta, beste batzuei egin ez dutena leporatzea bezala, estilo eskasekoa da anonimoki jardutea.


Pedrok dioen bezala aurrera begiratzea hobe.


Pedro Arreitunandia (tolon)
2009-02-26 : 19:25

Ibarretxek bere erantzuna utzi du bere web-ean. Une hauetan hemen dago ,baina helbide hori ez da estatikoa, eta laister ez du balio izango, beraz aurrekoan bezela irudia kapturatu eta
hemen utzi det.



Zer iruditzen zaizue ?

Txopi
2009-02-27 : 21:35

SoftwareLibreaNahiDugu.org taldekoek Ibarretxeren erantzunak euskaratuta dituzte eta irakurgai daude.


Ordu gutxi barru txostenaren bertsio eguneratua argitaratuko dute eta bertan PACMA alderdiaren erantzunak ere agertuko dira.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago