Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Etnografia ikastaroa: bizitza-istorioak egin

Itziar - Asmoz Fundazioa ¦ 2009-02-24 ¦ 07:42 ¦ etnografia

UNED Bergara Zentru Elkartuak Internet bidezko "Etnografia: Bizitza-istorioak egin eta hauen azterketa" ikastaroa antolatu du. Ikastaroak ikerkuntza biografiko-narratibo bat egiteko metodologian eta lan tresnetan sakontzea du helburu.

Eremu etnografikoaren barne, mota ezberdinetako biografia bilketetan eta ikerlanetan interesa duten pertsonei zuzendua dago.

Ikastaroa martxoaren 23an hasiko da, 2 hilabeteko iraupena du, 40 ordutakoa da eta ikasleek asteko ikastaroari dedikatu beharreko gutxi gorabeherako denbora 5 ordutakoa izango da. Izen-emate epea martxoaren 2 arte zabalik egongo da eta plaza mugatuak daude.

Informazio eta Izen-ematea:
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa
http://etnografia.asmoz.org
etnografia@asmoz.org
Tel.: 943212369

Erantzun (klik zabaltzeko)

Facebook bidez erantzun

Pil-pilean!

Erantzun gehien izan dituzten albisteak