|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet D3Mren webgunea ixteko agindu du Garzonek© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-02-18 ¦ 08:48 ¦ politikaBaltasar Garzon epaileak debekatu egin ditu Askatasuna alderdiaren eta Demokrazia 3 Milioi taldeen webguneak. Hartutako gainerako neurrien artean (espetxeratzeak, hauteskundeetatik kanpo uztea eta abar), txikikeria izango da Interneteko kontu hau, baina adi egongo gara, oraingoz, egon, sarean dagoelako D3M-ren webgunea, debekatu dizkioten papeletak PDF formatuan edonorentzat inprimagarri jartzen. Baltasar Garzon epaileak debekatu egin ditu Askatasuna alderdiaren eta Demokrazia 3 Milioi taldeen webguneak. Hartutako gainerako neurrien artean (espetxeratzeak, hauteskundeetatik kanpo uztea eta abar), txikikeria izango da Interneteko kontu hau, baina adi egongo gara, oraingoz, egon, sarean dagoelako D3M-ren webgunea, debekatu dizkioten papeletak PDF formatuan edonorentzat inprimagarri jartzen. Baltasar Garzonek Entzutegi Nazionalean emandako erabaki judiziala El Pais-ek argitaratu du sarean Word formatuan. Bertan irakurri dugunez, Askatasuna alderdiaren eta Demokrazia 3 Milioi plataformen webguneak eta Interneten kontratatuak izan ditzaketen zerbitzuak ixteko (cancelar) agindu du epaileak. Zerbitzu horiek zein diren ikertzeko agindu dio Espainiako Poliziako UCI unitateari. Webguneak ere aipatzen ditu, demokrazia3m.com D3Mren kasua, eta Askatasunaren kasua Askatu.org. Azken horrek aministiaren aldeko mugimenduaren webgunea dirudi, ez alderdi politikoarena. Baina Askatasunaren kontrako debekuen prozesu honetan beste detaile batzuetan gertatu den bezala, epaiek nahastu egiten dituzte Askatasuna alderdia eta Askatasuna mugimendua, Aministiaren Aldeko Gestoren oinordekoa, dagoeneko atxiloketa, prozesu eta iazko epaiketa baten ondoren desegina dagoen erakundea, Oraingoz, irekita daude bai Askatu.org eta bai Demokrazia3m, eta azken horretan hiru papeleta debekatuak daude, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoarako, PDF formatuan. Bestalde, bere erabakiak argudiatzeko aurrekarien zerrendan d3m-rentzako sinadura bilketa Interneten aldarrikatu izana aipatzen da Garzonen erabakian: *La recogida de firmas para avalar y poner en marcha la agrupación electoral D3M, comenzó el 13.01.09 en Vitoria auspiciada por la portavoz de la misma Amparo Las Heras, y, entre otras vías se han utilizado páginas web de organizaciones terroristas del entramado liderado por ETA, tales como Segi (www. segigazte.net) y ASKATASUNA (www.askatu.org) y en otras como www.etenguble.blogsome.com, www.gasterabea.net o www.pat-eh.org cuyos dominios se ubican en Irlanda y EE.UU; y , www. pat-eh.org de los grupos de apoyo de presos vinculados al Movimiento Proamnistia.* Segigazte.net (desbideraketa batekin) eta pat-eh.org martxan daude. Gasterabea.net agian Gaztesarea izango da, eta Etenglube horretan ez dago ezer, errore bat izango da, baina ez dakigu zer ote duten buruan edo txostenetan. Erantzunak#1. Re: D3Mren webgunea ixteko agindu du Garzonekmikel ¦ 2009-02-18 ¦ 09:57"Etenglube" horrek, Etengaberi egingo dio ziurrenik erreferentzia, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren blogari. #2. Re: D3Mren webgunea ixteko agindu du Garzonekxa2er ¦ 2009-02-18 ¦ 10:31Weborria desgertzekotan dagoelarik, etorkizuneko erreferentzi historiko gisa berau gorde beharko litzakela iruditzen zait. GNU/Linux munduan weborri eta fitxategiak gordetzeko wget komandoa badagoela badakit, baina zein izan daiteke sintaxi egokia weborri osoa eskuratzeko? #3. Re: D3Mren webgunea ixteko agindu du Garzonekantxon ¦ 2009-02-18 ¦ 10:45$ wget -mbk http://example.com #4. Re: D3Mren webgunea ixteko agindu du GarzonekLinux ¦ 2009-02-18 ¦ 10:50Webgunea linuxen jeisteko: #5. PapeletakTxopi ¦ 2009-02-18 ¦ 12:52D3Mren papeletak hemen era eskuragarri daude: #6. Re: D3Mren webgunea ixteko agindu du GarzonekUnai ¦ 2009-02-18 ¦ 14:33Garzonek Indimedia ixten baldin badu papeletak Libertad Digital webgune iraultzailetik ere deskargatu daitezke: #7. Re: D3Mren webgunea ixteko agindu du GarzonekHegoa ¦ 2009-02-18 ¦ 17:33Egia esan, egon ez dago eskubiderik Garzonek egin duena, beste behin. Baina inguru horretako jendeak egin duena ezta ere. Hainbat herritan Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|