Itzuli orri nagusira Bidali hau

GTA Eibar, lehen euskal machinima?

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-02-13 ¦ 08:06 ¦ jokoak

Eibarko erdigunea Grand Theft Auto bideojokoan modu zehatzean berregin du gazte batek (Alex Lope), GTA San Andreas bertsiorako MOD bat eginez, eszenatoki tridimentsional pertsonalizatu bat. Eibarko Untzaga plaza ezagutzen duen edonor harrituko da. Ez bakarrik 3d modeloen kontua: grabaketa ere egin du artista honek. Gidoia ez da landuegia, baina badago, tipoa bueltaka, helikoptero istripua... edizio apur bat ere bai. Machinima bat da bideo hori, lehen euskal Machinima agian?

Erref.: GTA Eibar, lehen euskal machinima? (eibar.org)

Publizitatea

Erantzunak

#1. GTA Eibar, Youtubetik ezabatua, baina berreskuratua

Luistxo Fernandez ¦ 2011-06-08 ¦ 12:24

Alex Loperen bideoa desagertu egin da Youtubetik. Copyright arazoek konturik gabe utzi dute, eta artelan bitxi hau desagertu egin da. Erraza da legez kanpoko gauzak egitea: musika Guns-n-Roses-ena jarri zien Lopek eta hori izan daiteke motiboetako bat.

Baina nik jaitsi nuen bideoa bere garaian (horretarako Download Helper erabilita) eta berriro igo dut beste gune batera: Grand Theft Auto Eibar.

Badaezpada bideo hau ere ezabatzen duten, horra irudi batzuk ikusteko zer den erakusten dena:


Argazkiak.org | Grand Theft Auto Eibar © cc-by-sa: sustatu


Argazkiak.org | Grand Theft Auto Eibar © cc-by-sa: sustatu


Argazkiak.org | Grand Theft Auto Eibar © cc-by-sa: sustatu

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz