Teknologia albisteak
1

Ttipi-Ttapa telebistaren etena, eta ETBren itzalaldia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-02-02 : 09:02

Joan den larunbatean eman zuen azken saioa Ttipi-Ttapa telebistak Nafarroan. "Duela hilabete bat uste zen posible izanen zela telebistari eustea diru eta giza baliabide gutxiagorekin. Denborarekin, ordea, garbi ikusi da usteak ustel zirela, eta baldintza minimoen azpitik saiatzea, batere erreala ez izateaz aparte, kaltegarria ere izan daitekeela epe ertain eta luzera begira." Euskarazko telebistaren geroa ez dago argi Nafarroan, itzalaldi analogikoak ETBrik gabe utz dezake lurralde hau.

Itzalaldi analogikoa aurtengo ekainean ezarriko da Nafarroako Erriberan. Horrekin, akabo ETB1 eta ETB2 han, seinale digitaletik ez baitira banatzen Nafarroan (ezta ere, ETB3 soilik digitala). Ekainaren 30ean itzaliko dira Erga mendiko, Tuterako eta Gastiaingo antena igorle analogikoak, eta 40 udalerritan galduko da seinalea. Nafarroa osoan, 2010eko apirilerako burutuko da itzalaldia.

Kanal digitalak ikusi ahal izateko, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak eman behar ditu lizentziak Nafarroan, Gobernuaren baitako agentzia batek, baina oraingoz EITBk ez du halakorik. Iazko martxoan Nafarroako Parlamentuak proposamena onartu zuen EAEko, Errioxako eta Aragoiko kateak digitalki Nafarroan hedatzearen alde, aukera hori aztertzeko eskatuz Nafarroako Gobernuari. UPNk ere horren alde egin zuen, emendakina gehituz, "Nafarroaren errealitate instituzionala errespetatzen bada."

Harrezkero, ez dago beste berririk. Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko hizkuntza politikako arduradunek joan den astean onartutako hitzarmenean (albistea, hitzarmena bera PDF eran) ez dago telebistaren aipamenik.

Ttipi-Ttapa telebista

Ttipi-ttapa telebistaren itxieraz, zera adierazi du Ttipi-Ttapa fundazioak: "Talde osoa arriskuan jarri baino lehen zati bati ‘pause’ ematea hobe dela pentsatuz hartutako erabakia izan da. Izan ere, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik gabe, krisi orokorraren eraginez publizitatean diru-sarrera guttiagorekin eta, Lurreko Telebista Digitalaren atarian. Foru Administrazioak eta Espainiako Gobernuak telebistaren egoera legeztatu eta emisiorako lizentzia eskuratzeko aukerarik gabe utzi ondotik, erabakirik zentzuzkoena arduraz jokatzea dela ikusi da."

Egoera honen ondorioz, bi langile kaleratu beharko ditu Ttipi-ttapak eta hirugarren bati ez zaio kontratua berrituko. Aurrera begira, "indar guztiak aldizkaria eta Ttipi.net webgunea indarberritzera bideratuko dira. Biak ere itxura eta eduki berriez hornituak ikusiko dituzue hemendik guttira, udaberria baino lehen."

Dena den, irudi ekoizpena itxi arren, Ttipi-ttaparen telebistaren seinalea ez da galdu. Eguneroko albisteen laburpena idatziz ikusi ahal izanen dira, eta Ttipi-Ttapa aldizkariko edukiak: urtebetetzeak, merkatu ttikia, hileta elizkizunen berri, abisuak, agenda... Musikak eta Xorroxin Irratiaren emankizunak beteko du soinua.

Informazio gehiago Ttipi.net-en.

Erantzunak

martin
2009-02-02 : 12:55

Berrian gai honi buruz, artikulua argitaratu zuen joan den larunbatean. Ate honetan bi gobernuek bilera egingo dutela iragarri zuten bertan.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago