|
Itzuli orri nagusira
Bidali hau
Tagzaniako Android telefonoa Wired-en
Tagzania ¦ 2009-01-28 ¦ 07:02 ¦
telefonoa
Googleren Android sistema eragilearekin dabiltzan G-1 telefono aurreratuen albiste bat ilustratzeko, Eibarko Tagzaniaren bulegoan egin genuen argazki bat baliatu du Wired agerkari digital ezagunak. Tagzaniako bulegoan G-1 bat daukagu eta lanean dihardugu harekin: argazki batzuk ere atera genizkion, eta CC lizentzia librearekin igo Flickr-era. Gero eta ohikoagoa da irudi benetan libreekin ilustratzea prentsa informazioa, paperezko zein digitala. Gu pozik, noski; aipu bat gehiago, propaganda pittin bat.
 © cc-by-sa: Tagzania
Erref.:
Tagzaniako Android telefonoa Wired-en (blog.wired.com)
|