|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Hiriek berrikuntza erakartzen duteneanAZK - Garaia Berrikuntza Gunea ¦ 2009-01-13 ¦ 07:08 ¦ ingurumenaBangalore, Silicon Valley, Singapur, Dubai, Shenzhen, Stockholm, Sheffield, Valentzia, Bilbo… munduan zehar badaude hainbat hirik zein lurraldek berrikuntza erakarri eta sustatzen dituenak. Hiri batzuek, pertsonen pilaketa hutsetik haratago, talentua eta sorkuntza erakartzeko imanarena egiten dute, bere baitan sareak sortuz eta garapena sustatuz. Komunitateak garatzen diren espazio soziala bilakatzen da, orduan, ziutatea. Lurralde-politika egokiek, teknologia-hedaketa berritzaileek eta beste hainbat faktorek lurralde inteligenteetaz eta ezagutza-hirietaz mintzo egitea ekartzen dute. Munduan hiri edo lurralde berritzaile nagusiak zeintzuk diren ezagutu nahi baduzu, eta bereziki, hain berritzaileak izatera nola iritsi diren jakin nahi izanez gero, Innovation Cities-era etorri zaitez. Hori datorren ostiralean, urtarrilak 30ean, Arrasaten (Gipuzkoan) dagoen GARAIA Berrikuntza Gunean egingo den egun erdiko Jardunaldia izango da. Horretan Berrikuntza-Hirietako aditu nagusienetariko batzuk parte hartuko dute; horra hor, Alfonso Vegara, Alfons Cornella, Antonella Broglia edo Angel Arbonies. Erantzunak#1. hizkuntzak eta berrikuntzaptx ! irratia.com ¦ 2009-01-13 ¦ 08:54Hasi gara gure betiko konplejuekin. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoingurumena gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|