Itzuli orri nagusira Bidali hau

Maketak imitatzeko efektua

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-01-16 ¦ 07:25 ¦ argazkia

Irudiak ukitzeko Tilt-shift teknikaren bidez efektu berezia lortzen da: benetako irudiak baino, maketen argazkiak egin ditugula ematen du. Photoshop horrenbeste ez baduzu kontrolatzen, sarean truko hau egiten duen gunea jarri dute orain.


© cc-by: Guwashi999

Publizitatea

Goiko adibide horretan, Nagoya (Japonia), kale eta autobideak, Flickr-eko adibide batean.

Tresna probatu duen erabiltzaileetako batek, Katherine Kennyk, Donostiako kaiko irudi hau moldatu du, eta hautatuen galerian jarri dute.

san-sebastianTilt160.jpg 9KB (9550 byte)

Erantzunak

#1. Maketak imitatzeko Tilt-shift efektua Donostian

Sustatu ¦ 2011-07-19 ¦ 12:45

Donostiako tilt-shift irudi hobeak erakutsi eta berrerabili ditzakegu orain Transistoria ekoiztetxeak bideo oso bat egin duelako: Donostia Mikropolis. Irudi libreak dira.

Handik ateratakoa da irudi hau:

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea