Itzuli orri nagusira Bidali hau

Mugitu.com, garraio publikoaren ordutegiak Gipuzkoan

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-01-08 ¦ 10:37 ¦ garraiobideak

Hautatu irteera, helmuga nahiz denbora-tartea eta bilatu garraio ezberdinen ordutegiak, prezioak eta ibilbidea, Gipuzkoan, betiere. EHUko ikasle pare baten ikasgai baterako proiektua da Mugitu.com, nonbait, eta Arraytxiki web laborategiak ostatatzen duen lehen ekimena da.

Publizitatea

Hona, adibidez, gaur eguerdian Eibartik Donostiara joateko aukerak. Tren horietako baten ordutegi zehatza ere bai.

Elkarren arteko garraiobide zuzenik ez duten herrien artean, bilatzaileak bertara iristeko konbinazio posibleak itzuliko dizkizu. Adibide konplexuago hauetako hemen, "Ataundik Oņatira":http://mugitu.com/ordutegia.php?jatorria=Ataun&helburua=O%C3%B1ati&irteeraOrduHasiera=0%3A00%3A00&irteeraOrduBukaera=23%3A00%3A00 joateko.

Webgunea doitzen ari direla ematen du, ez dagoela guztiz amaitua. Ez zaigu iruditu mapa oso ondo dabilenik, baina funtsezko egitekoa, ordutegiak azkar kontsultatu eta, nahi baduzu, PDF eran gordetzekoa, txukun.

Zorionak Arraytxiki, zuen akuariumeko lehen arraina oso interesgarria da.

Erantzunak

#1. Meritua, ikasleena!

haritz rodriguez ¦ 2009-01-08 ¦ 14:40

Urrun iristen dira Twitterreko txioak eta Facebookeko ohartxoak... Nik uste baino urrunago! ;)

Gauza batzuk argitu nahi nituzke, ordea.

Webgunea Joseba Alberdi eta Endika Esteibar EHUko ikasleek garatua izan da, klaserako ariketa gisa.

Arraytxiki Web Laborategiak (jaio zenean azaldutako asmoei jarraiki) egitasmoa online garatzeko baliabideak eskaini dizkie bi ikasleoi, eta tarteka baita aholkularitza ere, teknikoa nahiz kontzeptuala. Esan duzuen bezala, Akuariumean ostatu hartutako lehen egitasmoa da Mugitu.com

Oraindik beta fasean dago, edo "prebeta", online dagoen arren. Horrek esan nahi du ez dagoela guztiz garatua, ez dela bertsio finala. Akatsak izan ditzake, eta alderdi asko dira hobetu beharreoak. oraindik laborategiko lanik geratzen da, beraz. Esaterao, domeinu aldaketarkin Google-ren API kodea aldatu beharko da...

Dena dela, bi ikasleok lanean jarraitzeko asmoa azaldu dute, eta, beraz, aurki hobekuntzak egon daitezke.

Gainera, esan didatenez, oso nota ona atera dute egitasmoarekin. Zorionak bi aldiz, bada!

#2. Re: Mugitu.com, garraio publikoaren ordutegiak Gipuzkoan

ibai ¦ 2009-01-08 ¦ 20:46

Oso ideia ona, eta itxura bikaina dauka. Ea beste herrialdeetarako datuak ere sartzen dituzten.

Zorionak benetan!

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea