Itzuli orri nagusira Bidali hau

Wordpress, aukera berriak euskaraz

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-01-07 ¦ 11:31 ¦ blogak

Blogak egiteko Wordpress plataforma libre eta ezagunaren bertsio berria, 2.7, euskaraz eskuragarri dago jada, eta Wordpress-en gune ofizialean eu.wordpress.org azpidomeinu lor daiteke.

Publizitatea

Aurreko bertsio batzuetan bezala, berriz ez dirudi datak euskaraz zuzen jartzearena erraza denik:

Banakako blog euskaldun dexente badago hortik, adibidez, aipaturiko Sarean.com, Teketen-ena, Pravda Txikia, Silicon Lautada ...

Euskarazko komunitate edo plataformen artean, Mundua.com (nork berea sortzeko) eta Sareblog blog komertzialen ekimena daude. Baina eraberritze honekin, WordPress egiten duen Automattic enpresari lotutako Wordpress.com erraldoia ere euskaratua dagoela ikusi dugu: eu.wordpress.com

Erantzunak

#1. Re: Wordpress, aukera berriak euskaraz

Julen ¦ 2009-01-07 ¦ 18:07

Bi kontutxo:

* Datarena ez dirudi probatu duzuenik: askotan itxurek beraiek zehazten dute dataren formatua (sarean.com-eko kasua dirudi) eta, horrez gain, zerbitzariak ez baditu euskarazko locale-ak, hilabeteen izenak ez dira euskaraz agertuko (eu.wordpress.org-en kasua).

* Agian gaizki ulertu dut baina eu.wordpress.com gunearen interfazea ez dut inondik inora euskaratua ikusten. Zerrendatzen diren edukiak dira euskarazkoak.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea