|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Interneten erruz, musikarik gabe gelditzeko arriskuan gaude, dio EITBk© cc-by-sa Sustatu ¦ 2008-12-17 ¦ 08:41 ¦ p2pEITB iragarki bat ari da emititzen egunotan irratiz eta telebistaz. Ez dugu beren webgunean aurkitu, baina gutxi gora-behera zera diote: Abesti bat jaisten duzun bakoitzean, musika itzaltzen hasten da eta horrela segitzekotan, guztiok musikarik gabe gelditzeko arriskua dugu. Ez jaitsi musikarik. EITB musikarekin bat. IKTeroak irakasleen blogean aurkitu dugu iragarki honen azalpena. Transkribapena gutxi gora-beherakoa da, ez baitugu aurkitu iragarkia bera inon. IKTeroek lotzen dute kontua publikoa eta bereziki gazteak pirateriaren mamuarekin izutzeko eta adoktrinatzeko egiten diren kanpaina ofizialekin. Izan ere, ez bakarrik industriaren ordezkariek (SGAE, Cedro...) egiten dituzte kanpaina hauek, babes ofiziala ere izaten dute: ministerio eta kultura sailak, hezkuntza sareak, irrati-telebista publikoak... Adoktrinazio ekimen hauen artean IKTeroen post horretan azpimarratzen dena, bereziki ikaragarria da: pirateriaren aurkako eskola funtzio bat. Informazioa beste mezu batekin osatu dute IKTeroek: Egileen eskubideak eta eskola. Erantzunak#1. Re: Interneten erruz, musikarik gabe gelditzeko arriskuan gaude, dio EITBkjosu ¦ 2008-12-17 ¦ 11:50Historiari erreparatuz gero, EITBk dioena gezurra da. Duela gutxira arte egin eta zabaldu den musika, kultur adierazpide gehienak bezala, negoziorik gabe egin eta zabaldu da. Zorionez. Kultura-negozioa binomioa, gaur egun ezagutzen dugun tankeran, XIX-XX. mendeko kontua da. Eta euskal kulturaren kasuan, berantiar samarra. Areago, munduko herri askotara oraindik ez da iritsi; baina musika badute izan. #2. Re: Interneten erruz, musikarik gabe gelditzeko arriskuan gaude, dio EITBkibon ¦ 2008-12-17 ¦ 18:19Beharbada iragarki horretan ematen digute gakoa eitbn erabiltzen duten musika komertzialarekin amaitzeko. Pirateatuz musika komertziala ezabatu ahal dugu, ta bakarrik geratuko zaigu dirunahirik gabe egiten den musika, barnetik ateratzen dena, egiazkoa. #3. Re: Interneten erruz, musikarik gabe gelditzeko arriskuan gaude, dio EITBkjosu ¦ 2008-12-17 ¦ 20:25Oroitzapen lauso bat etorri zait, ea inork konfirmatu ahal duen. Zurrumurru bat egon zen duela urte batzuk, ETBk kendu egin zuela euskal musika Goenkaletik, egile eskubideak ez ordaintzeko. #4. Re: Interneten erruz, musikarik gabe gelditzeko arriskuan gaude, dio EITBkLulu ¦ 2008-12-17 ¦ 22:22Eitben lan egin duenak badaki eitbn bideoak musikatzeko, irudiei musika jartzeko eta abar erabiltzen den musika gehiena emuletik jaisten dela, musika eta hainbat irudi, dena emuletik "modu piratan" eta ordaindu gabe. Hori bai, hemengoa eta euskarazkoa ahalik eta gutxien erabiltzen da, ez ordandu behar izateko. Hori horrela da. Eitbko egoitzetako hanbat ordenagailutan dago Emule instalaturik. Kanpaina hau, beste hainbat bezala, itxurakeria eta hipokresa hutsa dira... #5. Re: Interneten erruz, musikarik gabe gelditzeko arriskuan gaude, dio EITBkImanol ¦ 2008-12-18 ¦ 14:17Baina pentsatzen dut, EiTBk SGAEri kuota ederra ordainduko diola. Esango nuke garrantzitsuena ez dela komunikabideek musika nondik ateratzen duten, erabiltzeagatik ordaintzen duten ala ez baizik. #6. Re: Interneten erruz, musikarik gabe gelditzeko arriskuan gaude, dio EITBkBartolo ¦ 2008-12-20 ¦ 21:31Nik hurrengoa esango nioke ETB-ri. #7. Re: Interneten erruz, musikarik gabe gelditzeko arriskuan gaude, dio EITBkamonamantangorri ¦ 2008-12-24 ¦ 02:54ADSL konexioa duen ordenagailu txar bat eskura edukita, zertarako erosi diskoa? Arrazoi moralengatik? Ba al dakite horiek zein mundu zakurretan bizi garen? Bai, badakite; baina hipokritak dira. Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagop2p gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|