|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Alerta! Olentzero erdalduna da!© cc-by-sa Sustatu ¦ 2008-12-16 ¦ 08:49 ¦ hizkuntzaOlentzerok Twitterren kontua ireki du eta mezu bakarra aurkitu diogu euskaraz, gainerakoan gaztelaniaz bakarrik egiten du. Hori bai, abertzalea izango da agian, zera idatzi baitu: Aiba! Tengo aquí la de Basagoiti... pensaba que este solo le pedía a @losreyesmagos Erref.: Alerta! Olentzero erdalduna da! (twitter.com) Erantzunak#1. Re: Alerta! Olentzero erdalduna da!Mario ¦ 2008-12-16 ¦ 11:56Zerbait ikasi duela dirudi : "Kaixo follower berri guztioi!" dio Olentzero erdaldunak. Hamar mezutik bat euskaraz botatzen du ziber-Olentzerok, hau marka! #2. Re: Alerta! Olentzero erdalduna da!Jozulin ¦ 2008-12-16 ¦ 13:51Mesedez, mesedez... izan gaitezen amableak eta toleranteak eta Gabonetako Izpirituak horditurik eskatu diezaiogun -askatasunez eta inposiziorik gabe, hori bai- egiteko behintzat pixka bat euskeraz. Eta kanta dezagun denok batera: Olentzero, cabezón vestido con entendimiento Ayer anoche debió de beberse un pellejo de diez arrobas (de vino) ¡Ay que puerco barrigón! TRALARARA TRALARARA... (bis) #3. Re: Alerta! Olentzero erdalduna da!Buljifer ¦ 2008-12-16 ¦ 18:09EAEko telebista publikoan ere iragarki luze batzuk ematen hasi dira, telebistan sobera agertzen den komediante batek aurkezten ditu eta oso bertakoa omen den telefonia enpresa batenak dira. Hor ere espainieraz hitz egiten jartzen digute Olentzero (castellano jatorrean, libremente...). #4. Baskongado mozkortiak ere erdaldunak gara!Ez-baskongadoa ¦ 2008-12-17 ¦ 12:55Olentzero ez ezik, Baskongadetako seme-alabok ere erdaldunak omen gara mozkortzen garenean. Gaur goizean argitu didate hori Euskadi Irratian Eusko Jaurlaritzaren iragarki batean. Gabonetan gaztetxoen aurrean ez edateko gomendatzen duen iragarkia euskaraz zen (eskerrak?) baina azpitik entzuten zen abestia: "beber, beber, es un gran placer..." #5. Re: Alerta! Olentzero erdalduna da!Sustatu ¦ 2008-12-18 ¦ 09:44Kontu honetan inspiratuko zein Zaldieroa agian gaurko zinta hau marrazteko. Zinez Olentzero multikulturala dugu Twitterrekoa. Itsaskaria erosi berri du, txino batean. #6. Olentzerok ez daki...Ekiñe ¦ 2009-01-12 ¦ 12:17
#7. Aurten, Olentzero erdaldun gehiagoSustatu ¦ 2010-12-16 ¦ 11:53El euskal Olentzero, esan zuen Zaldieroak iaz. Los euskal Olentzeros, esan beharko dugu aurten; hemen deskubritu dutenez olentzaro_eu ere erdaraz ari da tuiteatzen. Hau da hau! Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohizkuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|