Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Alerta! Olentzero erdalduna da!

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2008-12-16 ¦ 08:49 ¦ Hizkuntza

Olentzerok Twitterren kontua ireki du eta mezu bakarra aurkitu diogu euskaraz, gainerakoan gaztelaniaz bakarrik egiten du. Hori bai, abertzalea izango da agian, zera idatzi baitu: Aiba! Tengo aquí la de Basagoiti... pensaba que este solo le pedía a @losreyesmagos

Erref.: Alerta! Olentzero erdalduna da! (twitter.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Alerta! Olentzero erdalduna da!

Mario ¦ 2008-12-16 ¦ 11:56

Zerbait ikasi duela dirudi : "Kaixo follower berri guztioi!" dio Olentzero erdaldunak. Hamar mezutik bat euskaraz botatzen du ziber-Olentzerok, hau marka!

#2. Re: Alerta! Olentzero erdalduna da!

Jozulin ¦ 2008-12-16 ¦ 13:51

Mesedez, mesedez... izan gaitezen amableak eta toleranteak eta Gabonetako Izpirituak horditurik eskatu diezaiogun -askatasunez eta inposiziorik gabe, hori bai- egiteko behintzat pixka bat euskeraz. Eta kanta dezagun denok batera:

Olentzero, cabezón vestido con entendimiento Ayer anoche debió de beberse un pellejo de diez arrobas (de vino) ¡Ay que puerco barrigón! TRALARARA TRALARARA... (bis)

#3. Re: Alerta! Olentzero erdalduna da!

Buljifer ¦ 2008-12-16 ¦ 18:09

EAEko telebista publikoan ere iragarki luze batzuk ematen hasi dira, telebistan sobera agertzen den komediante batek aurkezten ditu eta oso bertakoa omen den telefonia enpresa batenak dira. Hor ere espainieraz hitz egiten jartzen digute Olentzero (castellano jatorrean, libremente...).

#4. Baskongado mozkortiak ere erdaldunak gara!

Ez-baskongadoa ¦ 2008-12-17 ¦ 12:55

Olentzero ez ezik, Baskongadetako seme-alabok ere erdaldunak omen gara mozkortzen garenean. Gaur goizean argitu didate hori Euskadi Irratian Eusko Jaurlaritzaren iragarki batean. Gabonetan gaztetxoen aurrean ez edateko gomendatzen duen iragarkia euskaraz zen (eskerrak?) baina azpitik entzuten zen abestia: "beber, beber, es un gran placer..."
Joño -pentsatu dut- Baskongadetako Gobernuaren menpeko baskongadook ez daukagu euskarazko abestirik mozkortzen garenean abesteko?

Beti bezala, Jaurlaritzaren jarrera, patetikoa eta lotsagarria. Zelako "amableak" eta integratzaileak diren...

Bide batez, negargarria iruditu zitzaidan atzo Euskaltelen iragarkia. Eta Sobera... ba hori, Sobera, sobera...

#5. Re: Alerta! Olentzero erdalduna da!

Sustatu ¦ 2008-12-18 ¦ 09:44

Kontu honetan inspiratuko zein Zaldieroa agian gaurko zinta hau marrazteko.

Zinez Olentzero multikulturala dugu Twitterrekoa. Itsaskaria erosi berri du, txino batean.

#6. Olentzerok ez daki...

Ekiñe ¦ 2009-01-12 ¦ 12:17


Euskadi irratian aldiz, euskaraz bazekien Olentzerok, baina haur batek deitu eta
Olentzerok galdetu zion ea nondik deitzen zuen.

Makirriaindik deitzen zuela esan zion. Olentzeroren erantzuna, NON DAGO MAKIRRIAIN???

Haur gaixoa, ez zuen lorik egingo Olentzero ezjakinarekin ametsetan...

Erantzun artikulu nagusiari

Pil-pilean!

Erantzun gehien izan dituzten albisteak