|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Kepa Junkerak Jaurlaritzaren 200.000 euro lortu zituen iaz beste proiektu baterako© cc-by-sa Sustatu ¦ 2008-12-15 ¦ 11:46 ¦ musikaCybereuskadi albistegiak kaleratu duenez, 702.000 euroko aurtengo laguntza publikoa ez da Kepa Junkerak Jaurlaritzatik lortu duen bakarra. 2007ko urtarrilean, Herrilan saileko Meteorologia eta Klimatologia zuzendaritzak 200.000 euroko laguntza eman zion Nomadas del viento izeneko proiektu baterako. 2006ko abenduan erabaki zen kontratua ematea Kepa Junkerari proiektu horretarako. 2007ko hemerotekako zenbait albistek kontatzen dutenez, eguraldiarekin lotutako soinuen bilduma bat egitea zen koxka, eta 15 laguneko lantalde batek egin behar zuen lan horretan. 2007an iragarri zenez, 2008an egin behar zen publiko lan hau, baina ez dugu erreferentzia berriagorik aurkitu, lana amaituta dagoen ala ez. Horra 2007ko albiste horietako batzuk: Nomadas del Viento, bestalde, ez da izen batere originala. Le peuple migrateur (2001) film dokumental ederrari gaztelaniaz emandako izenburu itzulia da. Erantzunak#1. Re: Kepa Junkerak Jaurlaritzaren 200.000 euro lortu zituen iaz beste proiektu baterakoAitziber ¦ 2008-12-15 ¦ 15:09Herrilan saileko Meteorologia eta Klimatologia zuzendaritzak, beraz? #2. Re: Kepa Junkerak Jaurlaritzaren 200.000 euro lortu zituen iaz beste proiektu baterakoPlaza ¦ 2008-12-15 ¦ 16:56Aurre-hauteskunde kanpaina martxan dabil. #3. Re: Kepa Junkerak Jaurlaritzaren 200.000 euro lortu zituen iaz beste proiektu baterakohauspo ¦ 2008-12-16 ¦ 09:02Arpa-jotzaileak? #4. Re: Kepa Junkerak Jaurlaritzaren 200.000 euro lortu zituen iaz beste proiektu baterakomartix ¦ 2008-12-17 ¦ 10:10Nabarmentzeko modukoa iruditzen zait gaur Gara aldizkarian jasota dagoen berri labur hau. Erdaraz dago, baina, nolanahi ere, aipatu behar dela iruditzen zait, Mikel Laboaren familiak Azkareteri egindako erantzuna delako: #5. Re: Kepa Junkerak Jaurlaritzaren 200.000 euro lortu zituen iaz beste proiektu baterakoInaxio ¦ 2008-12-22 ¦ 20:25Afera "famatu" honen inguruan soilik bi irtenbide ikusten ditut. #6. Re: Kepa Junkerak Jaurlaritzaren 200.000 euro lortu zituen iaz beste proiektu baterakoTxo ¦ 2008-12-23 ¦ 11:31Horrelakoak hamaika entzundakoak gara. #7. Re: Kepa Junkerak Jaurlaritzaren 200.000 euro lortu zituen iaz beste proiektu baterakomarikruz soriano ¦ 2008-12-23 ¦ 23:54>aiba la hostia, zuen apari, bidai, asesore, audi ta asesore horiek danak gure zergekin ordaintzera behartuta egon, ta gañea kultur produkziorako diru-laguntzak eskatzeko eskubideik ez!!! hori ya perfektuegia izango litzake ezker-progresia ez izanik, ergo, eskuin-atzerakoi diren gure kultur kudeatzaile txit zintzo eta eskugarbientzat. bestalde, noizbait aztertu beharko litzake gure herri hontako kultur produkzioan ekarpenik handiena zenek egiten duen: kulturaren instituzio diruz belarritaraino aseak (isilaraziak) ala xoxa eske, beti merkezurrian, ibiltzen den ezker-progresia hori. bejondeizkizuela angulak ta halakoak denon zergen kontura luntxez luntx zabiltzaten EAJtero erresumindu guztiei! ta urteberri on, bazter nahastaile eta status quo-a aldatuzale diren kultureta zintzo guztiei. > Aspaldiko partez ezker-progresiak zabaltzen ahalegina egin arren. > > Hala ere, bitxia da "ezker-progesia"ren eremuak ze gustura jaten dituen kultura-arlotik. > > > > > > EAJko karneta ateratzea, eta EAJko karneta ateratzea. Hala, arazorik ez, eta patrikak bero. ;-) > > > Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagomusika gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|