|
Itzuli orri nagusira
Bidali hau
Inprimatu
Euskara amablea: zer pentsatu ematen duen mezua
© cc-by-sa Sustatu ¦ 2008-12-12 ¦ 10:25 ¦
hizkuntza
Euskara amablea, orain bai, horrela bai. Horixe dioen kanpaina grafikoa abiatu du Biribilko ekimenak Bilbon. Txerrak dio Garaigoikoa blogean: "kezkagarria iruditzen zait azken aldi honetan zabaltzen diren zenbait mezu: el euskera amable, euskara askatasunez (edo horrelako zerbait), ... Ematen du orain arte euskararen alde jardun dugunok inposatzaile hutsak izan garela, euskara besteak gutxiesteko erabili dugula, ... Nazionalismo espainiarrak irabazi digu partida."
Erref.:
Euskara amablea: zer pentsatu ematen duen mezua (www.blogak.com)
Erantzunak
#2. Re: Euskara amablea: zer pentsatu ematen duen mezua
Mandako Johnes ¦ 2008-12-14 ¦ 14:04
Patetikoa.
Seduzitua izan nahi ez dutenak seduzitzeko obsesioak galduko gaitu. Martxa honetan, ez da zaila imajinatzen hurrengo kanpaina:
--Pixka bat es mucho, habla en euskera con tu chucho--
Kanpainarekin batera, opari:
1. CD bat,Pintto pintto kantarekin.
2. Txakurrekin normalean erabiltzen diren esamoldeen glosarioa (--eseri, etorri hona, etortzeko esan dut!--...)
3. Txakur-izendegia, Euskaltzaindiaren oniritziarekin (Bat, Bi, Hiru... Pintto, Txuri...)
*Es una iniciativa de PSE (Plan de Seducción del Erdalmundua)
#3. Re: Euskara amablea: zer pentsatu ematen duen mezua
Fermin ¦ 2008-12-15 ¦ 12:12
"Euskara amablea" kanpainak amorraturik zaudetenok; bat egiten dut barren-barrenetik ateratzen zaizuen sentipenanerik, niri berdin gertatzen baizait Kontseiluaren diskurtso osoarekin, salbuezpenik gabe; proposatzen duten guztia euskararen kalterako dela begitantzen zait.
Baina duda barik munduko intentziorik onenarekin aritzen dira "euskararekiko konpromezua har dezagun" urbi et orbi eskatzen, jendeak ez baleuka legez beste egiteko garrantzizkoagorik Lurra planeta honetan.
Alegia: sentipenek eta estrategiek ez dute zertan bat etorri beharrik eta euskara amablearena duda barik "mandanga" bat izan daiteke zuentzat, baina seguruenik asmatu duenak ere badaki ze nolako mandanga asmatu duen.
Kontua da batzuontzat sakrifizioaren bideak eman dituela eman beharrekoak eta ameskeria iruditzen zaigula pentsatzea erdaraz hain komodo bizi den gizarte honek euskaraz bizitzeak dakarren esfortzuari helduko diola Jainkoak agindutako zerbait bailitzen.
Zentzu horretan euskara amablearena martxan jartzen da hain zuzen sakrifizioaren estrategiak ez duelako batere funtzionatzen, adibidez Bilbo batean (zer esanik ez Bernedo edota Zangotzara joango bagina; baina badirudi Kontseiluaren ikuspegi nazionala ez-gauza dela estrategiak tokian-tokira egokitzeko).
Euskara amablearen patxanga hori amorragarria izan dakizueke, baina niri ez zait bereziki kaltegarria iruditzen.
Total; probatzearren...
#4. Fermini
Egoitz ¦ 2008-12-15 ¦ 22:47
Animatua dago kontua hemen eh!
Tira oin nere txanda. Kontseiluaren eta Bilboko Udalaren artean badago diferentzia bat diskurtsotik harago, eguneroko praktika. Hori esanda, neuk ere uste dut Kontseiluak darabilen estrategia komunikatiboak eta diskurtsoak ez dituela bilatzen dituen helburuak lortzen, besteak beste ez duelako bere bazkide diren elkarteen oinarrizko inplikaziorik ere lortzen. Nere ustez, Kontseiluak arrazoi asko dauka botatzen dittuen kritika eta aldarrikapenetan, egiak gordinak dira, baina nik dakidan apurraren arabera, normalean arrazoia izatea ez da nahikoa izaten arrakasta izateko. Aldarrikapenaren atzean euskalgintzako mugimendu indartsu eta kohesionatu bat osatu behar da eta hori, nik dakidala oraindik egiteko dago, baina hori ere etorriko da. Nik badaukat itxaropena. Eta horretara zela heldu jakiteko badago bazkideen artean eredu ederrik Kontseiluko bazkideen artean.
Bilboko Udalaren kanpaina inguruan ez daukat ezer asko esateko. Uste dut ahalegina egin behar dela erdaldun jendea hurbiltzeko baina gonbidapen zintzoa izan behar du, ez Udalaren Euskara saileko marketing kanpaina. Hor dago akatsa eta gakoa, gezur handiegia dela hori jendeak sinesteko. Azkunak gidatzen duen Udala jendea euskaraz bizitzera animatzen kanpaina baten bitartez? je,je! ez dakit zer pentsatuko duen kanpaina horren hartzaileak baina ez dut uste sinesgarritasun handirik emango duenik. Nik hor ikusten dut benetako arazoa.
HPSko espotak berriz, tira... oraintxe ikusi dut telebistan mobilarena eta itsu itsuan "Pixka bat es mucho habla euskera con tu chucho!" horretara doazela uste dut neuk ere. Gaur egun euskalgintzan dagoen jakintzarekin halako espotak ateratzen ibiltzea lotsagarri xamarra iruditzen zait egia esan.
Nik uste dut modu guztietako mezuak behar direla, hartzaile mota bakoitzarentzat berea. Euskaldun kontzientziatuentzat, ez kontzientziatuentzat, euskaraz ikasten dihardutenentzat, erdaldunentzat, etorkinen jatorriaren araberakoentzat, zaharrentzat, gazteentzat, politikarientzat, langileentzat, kazetarientzat... Baina euskalgintzan bakoitza bere aldetik dabilen bitartean kanpainen pisua desorekatua da eta ematen den irudia ere bai. Bata egia gordinekin dabilen bitartean, bestea egi itxurazko gezurrekin dabil. Hori horrela den bitartean, euskaldunon bizimoduak deserosoa izaten jarraituko du, bai izatez eta bai itxuraz. Absurdoa da bien artean aukeratzeko eskatzea.
Kanpaina egokiak behar dira bai baina baita lege egokiak ere.
Badago zer egina, etxetik hasita.
Aurrera, lan ederra da eta!
#5. Re: Euskara amablea: zer pentsatu ematen duen mezua
eduardo ¦ 2008-12-18 ¦ 22:06
Bilbon funtzionatzen ez duena erdara amablea da, eta erakundeen euskalduntze politika. Biak ala biak, hutsaren hurrengoak direlako. Erdara amablea, nire iritziz, euskaraz arituta erdaraz egiteko eskatzen dizunaren erdara da. "Mesedez erdaraz" esaldi xumea ikasita nahikoa. Edota bi hitz eginda erdaraz, euskaraz hasten dena. Eta Udalaren euskara-politikaz zer esanik ez: oraindik ez dugu euskararen arautegirik, gero eta gutxiago gastatzen du euskararen alde ezer egiteko, eta erabat arruntak dira hizkuntza legeak betetzen ez dituzten edonolako udal ekimenak.
Egia da euskara ez dela erakargarri, sakrifizio edo lana egin behar baita euskaraz mintzatzeko. eta Bilbon lan hori ikaragarri zamatzen digute euskaldunoi erakunde nazionalistek. Nik seguru dut aterabidea ez dela euskararen aldeko ekimenak ideologiarik gabe uztea, marketing hutsera mugatuz. Zertarako hitz egin euskaraz horren destsegina bada? Eta hori dena ondo barnera dezagun to euskara amablearen leloa! Nik entzun nahiko nuke inoiz, Azcuna esaterako, erdara amablean, hau da, hasi orduko euskarara pasatzen dena.
Bitartean, badakizue: Euskal Herrian euskara amablean...hots, erdaraz.
#6. Re: Euskara amablea: zer pentsatu ematen duen mezua
Benito ¦ 2008-12-22 ¦ 02:09
Biribilkoren webguneari bisita eginda hona heldu naiz:
Helburu desberdinekin bada ere, komunikazio kanpaina hau Bilbo hiriko merkataritza eskaintzari eta eskariari zuzenduta dago (hirian bertan bizi denari nahiz inguruko herrietatik datorrenari)
Horixe, merkataritza munduari begirako komunikazio-kanpaina da. Argudioa:
...euskarak, merkataritza harremanaren berezko ezaugarriei erantzun behar dielako, eta harreman horietan goxotasuna funtsezko faktorea da.
Komunikazio kanpaina izateko, uste dut ez dela oso ondo ulertzen komunikatu nahi diguten hori. Farolen hizkera landu beharko dugu agian.
Erantzun (klik zabaltzeko)
Facebook bidez erantzun
|
hizkuntza gaia duten albiste gehiago
Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|